35/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 35/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko maiatzaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 11209 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, plantilla organikoan 11210 zenbakia duena.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR