35/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 6ko 6/2001 Lege Organikoak, 20.2 artikuluan, xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, zerbitzuak unibertsitatean ematen dituzten jarduneko unibertsitate-katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Xedatzen du, orobat, autonomia erkidego bakoitzean dagokion organoak izendatuko duela errektorea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuen 36. eta 37. artikuluetan ezarrita daude errektorea aukeratzeko prozedura eta haren agintaldiaren iraupena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen martxoaren 31ko 607/2015 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko errektore izateko hauteskundeetarako deia egin zen.

2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran, Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi aldarrikatu du, behin betiko, Alfonso Carlosena García jauna.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR