33/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Antsoaingo 6 jabeen erkidegotarako (esp.: PIG 47).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 33/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Antsoaingo 6 jabeen erkidegotarako (esp.: PIG 47). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurrekoarekin bat, Antsoaingo 6 jabeen erkidegotan banaturik dauden 96 etxebizitzetarako esku-hartze orokorreko proiektua onets dadin eskatu da; 6 jabeen erkidego horiek beste hainbeste atariri dagozkie:

–Mendikale 6, 8, 10, 12, 14 eta 16.

Eraikinak 1969koak dira, eta tipologia eta eraikuntza-sistema bat bera dituen multzo arkitektoniko bat osatzen dute. Atari bakoitzean lau etxebizitza daude solairu bakoitzeko, hots, atari bakoitzean 16 etxebizitza eta komunikazio-nukleo nagusi bat daude.

Atari guztiak daude sarturik Mendikale berokuntza delako bero-sistema zentralizatuan, zeinak egun 80 bat etxebizitzari ematen baitio zerbitzu.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Antsoaingo Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Antsoaingo Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR