33/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen plana onesten duena, 2021erako eta 2022rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 33/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen plana onesten duena, 2021erako eta 2022rako. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak Nafarroari aitortzen dio eskumen esklusiboa etxebizitzaren arloan, baita lurraldearen antolamenduaren arloan eta hirigintzarenean ere. Eskumen hori zehazten da Nafarroako Gobernuari gai horietan dagozkion botere eta eginkizun publikoen gaineko lege multzoan. Eginkizun horietako bat ikuskatzea da, aipatu lege organikoaren 40.1.c) artikuluan xedatu bezala.

Nafarroako Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea onesteak bultzada handia ekarri zion ikuskatze lanari etxebizitza arloan. Arauak bazuen titulu bat, osoa, etxebizitza arloko iruzurra kontrolatu eta aurreikusteari buruzkoa, eta hura garatuz onetsi zen etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen plana, 2009an eta 2010ean indarra izan zuena.

Etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planaren helburuak zehazteko eta zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko lankidetza organo gisa, Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 12ko bilkuran, departamentuarteko koordinazio batzordea sortu zuen Nafarroan etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeak ere, bere aurrekoaren ildoari jarraituz, titulu oso bat du etxebizitza arloko iruzurraren kontrolari eta aurreikuspenari buruz. Arau honetan nabarmendu behar da lehen aldiz arautzen dela etxebizitza arloko ikuskatze lana, baita horren eginkizunak eta hura baliatzearen ondoriozko akten edukia ere eta, 60. artikuluan, Foruzaingoaren laguntza aurreikusten du.

10/2010 Foru Legearen 57. artikuluak etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planak prestatzen jarraitu beharrari ekiten dio; izan ere, ikuskatze lanari aplikatutako plangintzaren teknikak hark eskatzen duen objektibotasuna ziurtatzen du, eta indar handiagoa ematen die arauei berezkoak dituen ahalak erabiltzeko orduan.

Hauek dira onetsi eta abian jarritako plangintzako tresnak: Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urriaren 22ko 330/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako I. kontrol eta ikuskapen plana (2008ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), 2009ko eta 2010eko ekitaldietan indarra izan zuena; Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 7/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako II. kontrol eta ikuskapen plana (2011ko martxoaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2011ko eta 2012ko ekitaldietan indarra izan zuena; Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 24ko 115/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitako III. kontrol eta ikuskapen plana (2013ko urtarrilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2013ko eta 2014ko ekitaldietan indarra izan zuena; Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 29ko 97/2014 Foru Aginduaren bidez onetsitako etxebizitza arloko IV. kontrol eta ikuskapen plana (2015eko otsailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2015eko eta 2016ko ekitaldietan indarra izan zuena; Eskubide Sozialetako kontseilariaren urtarrilaren 19ko 33/2017 Foru Aginduaren bidez onetsitako etxebizitza arloko V. kontrol eta ikuskapen plana (2017ko otsailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2017ko eta 2018ko ekitaldietan indarra izan zuena; eta Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 19ko 60/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako etxebizitza arloko VI. kontrol eta ikuskapen plana (2019ko apirilaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2019ko eta 2020ko ekitaldietan indarra izan zuena.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, etxebizitza arloko Nafarroako legeria betetzen den ikuskatzeari eta kontrolatzeari dagozkion eginkizunak Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzuari esleitu zaizkio. Alde horretatik, zerbitzu horrek ikuskapen kanpainak programatu eta planifikatu behar ditu.

  1. kontrol eta ikuskapen planaren indarraldia amaiturik, 10/2010 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 12ko 23/2020 Foru Aginduaren bidez sortu da etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen planaz 2021ean eta 2022an arduratuko den departamentuarteko taldea.

    Plan berri honek azken 12 urtean metatutako esperientzia aprobetxatzen du, urte horietako planen egitura eta planteamendu orokorra jasota, egungo egoeran baliotsuak eta bateragarriak direnez, eta lortutako emaitzak erabiltzen ditu lan ildoei jarraipena emateko.

    Hori horrela, honako hauek dira etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen planaren ardatz estrategikoak:

  2. ardatza.–Etxebizitza libreak, babestuak, eta birgaitze babestukoak sustatu eta eraikitzea.

    Arlo honetako helburua argia da: ziurtatzea eraikinek eta etxebizitzek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko Nafarroako araudia eta eraikuntzari buruzko Estatuko oinarrizko araudia (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dituztela. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuei sustapena gauzatzea galaraz dezakeen edozein oztopo kendu nahi duen kontrola gehitu behar zaie etxebizitza babestuen kasuan. Horregatik, honako hauei buruzko dokumentazio administratiboa gainbegiratzen da: sustatzailea, orubearen egoera, hirigintza araudia betetzea eta etxebizitza babestuaren baldintza berariazkoak.

  3. ardatza.–Etxebizitza babestuko esleipenak, bai jabetzaren araubidekoak, bai alokairukoak.

    Helburua da etxebizitza babestuaren esleipen-hartzaileak hura eskuratzeko baldintza orokorrak betetzen dituela segurtatzea, behar adinako kontrol administratibo egokien bidez.

    Orobat, atal honetan etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan alta hartutako inskripzioen kontrola planifikatu gogo da; izan ere, erregistro horretako datuen arazketak etxebizitza babestuen esleipena arintzen du.

  4. ardatza.–Etxebizitza babestuen transmisio eta lagapenak, kostu bidezkoak zein doanekoak.

    Legezko baldintzak betetzen dituztenek etxebizitza babestua erabiltzea izanik helburu nagusia, kontrola ezin da lehen esleipenetara bakarrik murriztu, eta bigarren transmisio eta lagapenetan ere kontrolatu behar da; horregatik ezarri da hirugarren ardatz estrategiko hau, non jarduketa horiek direla bide, Administrazioak egiaztatzen baitu ez bakarrik hartzaileak baldintzak betetzen dituela, baita jabaria eskuz aldatzeko negozio juridikoaren prezioa eta gainerako ezaugarriak legezkoak direla ere.

  5. ardatza–Etxebizitza babestuen erabilera eta destinoa.

    Helburua da etxebizitza babestuak haien jabe edo errentarien ohiko bizileku iraunkorrak direla zaintzea; beraz, ikuskapen eta zaintzako jarduketa da, bete-betean.

  6. ardatza.–Gazteek eta diru-sarrera txikiak dituzten familia unitateek alokairu errenta ordaintzeko laguntzak.

    Xedea da legean zehaztutako pertsonak izatea laguntzen benetako onuradun. Horrenbestez, egiaztatu nahi da onuradunek benetan betetzen dituztela bi kasuetan kenkariaren aurretiko ordainketa onartzeko eta jasotzeko eskubidea ematen duten eskakizunak.

  7. ardatza.–Etxebizitza hutsak.

    Xedea da etxebizitza hutsak merkatuan sartzea sustatzea, etxebizitza gehiago egon dadin arrazoizko prezioan alokatzeko moduan; horretarako, zenbat etxebizitza huts dauden aztertuko da.

    Ardatz estrategiko bakoitzaren barrenean, jarduketa lerroak deskribatu dira bilatzen diren helburuekin lerrokatuta, eta ondoren, alde batetik, jarduketa administratiboaren aldez aurreko kontrola zehaztu da, batez ere egiaztapenean oinarritutako prebentzio lana egitea helburu, eta, bestetik, ondoko kontrol, zainketa eta ikuskapen neurriak zehaztu; horretarako, Nafarroako Gobernuko beste departamentuen laguntza eta haiekiko koordinazioa behar da.

    Egungo ardatzetan dauden eta aurreko planetan ezarri ziren jarduera ildoekin jarraituko da.

    Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

    AGINTZEN DUT:

    1. Etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen plana, foru agindu honen eranskinean ageri dena, onestea 2021erako eta 2022rako.

    2. Behar diren ondorioetarako, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR