32/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sarirako deialdia egiten duena 2018an.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria sortu zen.

Foru Dekretu hori betetzeko, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak proposatu du aipatu sarirako deialdia egitea 2018an, eta haren oinarri arautzaileak onestea.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Sarirako deialdia egitea 2018an, eta hura emateko oinarri arautzaileak onestea, zeinak eranskinean jaso baitira.

  2. 6.000 euroko gastua baimentzea “José Lázaro Galdiano” Edizioaren Saria emateko, 2018. urteko gastuen aurrekontuko “José Lázaro Galdiano saria” izeneko B10004 B1210 4709 921100 partidaren kargura.

  3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpen Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    ERANSKINA

  6. –Sariaren xedea.

    Sari honen bidez, zeinak bi kategoria izanen baititu, edizioaren kalitatea saritzen da bi lan mota hauetan:

    1. Arte liburuak oro har, adiera zabalenean ulerturik: erakusketen katalogoak, artistei buruzko monografiak, argazkilari baten edo zenbaiten lana biltzen duten liburuak, arte edo diziplina zientifikoren baten gaineko saiakerak, edizio zaindua duten literatura liburuak, etab.

    2. Edizio artistikoa duten eta bibliofiloentzat izan ohi diren liburuak, kalitate handiko materialekin eginak, hala nola edizio zenbakitua eta mugatua duten artista liburuak, edo obra klasikoen edizio faksimileak.

  7. –Aurrekontua eta zenbatekoa.

    Saria, zeina 3.000 eurokoa baita kategoria bakoitzarentzat, Nafarroako Gobernuaren 2018. urteko gastuen aurrekontuko “Lázaro Galdiano Edizioaren Saria” izeneko B 10004 B1210 4709 921100 partidaren kargura finantzatuko da.

  8. –Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Editoreak, enpresak edo pertsona juridikoak izaten ahalko dira sari honetarako hautagai, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, edozein hizkuntzatan, arte liburuak argitaratu badituzte 1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR