32/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, beren eraginpeko eremu geografikoan kirol instalazioen plana egin dezaten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kirolak gaur egun Nafarroan duen hedapena eta toki entitateek arlo horretan duten inplikazioa dela eta, Nafarroako Gobernuak hainbat neurri eskaintzen ditu Nafarroako populazio osoak kirola egiteko aukera izan dezan eta, orobat, toki entitateei laguntzeko dagozkien eskumenak beren gain har ditzaten eta kirol antolaketa gara dezaten.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.g artikuluan, helburu gisa finkatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeko, eta, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu gisa, “plangintza bat ezarri eta bultzatzea Foru Komunitatean kirol instalazioen sare bat ezarri eta mantentzea”.

Nafarroako kirol instalazioen eraikuntza eta berritzea planifikatzeko, beharrezkoa da honako hauek aztertzea: kirol instalazioen eskaera eta joera berriak, hirigintzaren hazkundea, ingurune sozio-geografikoa, etab. Horietaz gain, egungo instalazioen zahartzea ere aztertu behar da, izan ere horrek behartzen gaitu epe ertain eta luzean horiek egokitzeko behar diren inbertsioak egitera.

Ingurunera begiratuta, ikus daiteke kirol azpiegituren sare oso zabala dagoela, eta gerta daiteke batzuetan gehiegizkoa izatea. Beharrak ongi aztertu eta zehaztu behar ditugu, oraingoak behar baino gutxiago ez erabiltzeko eta kudeatzeko bideraezinak diren instalaziorik ez eraikitzeko. Eta, behar denean, oraingoak birmoldatzeko.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren bidez, honako eginkizun hauek ditu esleiturik, besteak beste:

  1. Zuzendari kudeatzaileari kirolerako eta gazteentzako instalazioen planak proposatzea oniritzia eman diezaien eta onesteko tramitazioa has dadin, eta plan horien betearazpena koordinatzea.

  2. Kapital transferentzien bidez eragindako inbertsioetako laguntzak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea, bai eta kirolerako eta gazteentzako ekipamendu eta instalazioetarako diru-laguntzak ere.

    Horregatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdi bat onestea, beren eraginpeko eremu geografikoan kirol instalazioen plana egin dezaten.

    Horren bidez plangintza bultzatu nahi da, agiri bat eginez, ahalik eta kirol eragile gehienekin lankidetzan, azkeneko helburua lortzeko, hots: Nafarroako Foru Komunitatean kalitatezko kirol instalazioen sarea izatea, egungo gizartearen eskaerei erantzuteko.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

    AGINDU DUT:

    1. Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak eta eranskinak onestea, beren eraginpeko eremu geografikoan kirol instalazioen plana egin dezaten.

      Laguntzak emateko ezinbesteko baldintza izanen da aurrekontuan kontsignazioa egotea (Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 5. artikulua).

    2. Deialdi hau aurrera eramateko, 31.500 (hogeita hamaika mila eta bostehun) euroko gastua baimentzea, honako honen kargura: Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “(E) Toki entitateentzako diru-laguntza, instalazioen planak egiteko” izeneko A50001-A5410-4609-336100 partida ekonomikoa.

    3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    4. Foru agindu hau igortzea Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari, haren Azpiegiturak Kudeatzeko Atalari, haren Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari.

    5. Foru agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

      Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

      1. ERANSKINA

      Oinarriak

    6. Xedea.

      1.1. Deialdi honen xedea da toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, beren eraginpeko eremu geografikoan kirol instalazioen plana egin dezaten, honako atal honetan zehazten diren jarraibideei jarraikiz:

      1.2. Diru-laguntzaren xede izanen dira honako protokolo honen arabera egindako kirol instalazioen planak:

      Instalazioen eta jardueren plana egiteko 3 fase ezartzen dira:

    7. fasea: oraingo egoeraren datu bilketa. Honako atal hauek ditu bere baitan:

    8. –Planaren barnean aztertutako instalazio bakoitza mantentzeko azken 5 urtean erabili den aurrekontua, zerrendaturik. Atal honetan sartuko da mantentze-lanetako ohiko zereginetarako edo instalazioak eraberritzeko erabilitako aurrekontua. Honelako gastuak ez dira sartuko: argia (elektrizitatea), ura, gasa, berokuntzarako erregaiak, instalazioa irekitzeko behar diren eragiketak, pintatzea, etab.

    9. –Azken 5 urtean egindako egiazko jarduerak, instalazio bakoitzari dagokion populazioan, barnean direla kirolekoak izaten ez diren guneetan egindakoak, denak zenbaturik (eskura dauden datuekin).

    10. –Dauden kirol instalazio bakoitzaren kontserbazio egoeraren deskribapena.

    11. –Eraginpeko eremuaren hirigintzako planoa, adierazita non dauden instalazioak eta ikastetxeak.

    12. fasea: jardueren programazioa eta plangintza, eta hurrengo urteetan garatu nahi diren jardueren azterketa.

    13. –Hurrengo 5 urtean toki entitate eskatzaileak gauzatu nahi dituen jarduera fisikoen eta kirol jardueren plana eta programa, eta garatu nahi den antolakuntza eredua. Atal honetan sartu behar dira bai orain egiten ari diren jarduerak bai jarduera berriak. Aztertu behar da ea jardueraren batek udalez gaindikoa izan behar duen, duen inportantziagatik edo parte-hartzaile kopuru eskasarengatik elkarrekin egitea komeni delako.

    14. –Hurrengo urteetan jardueren planerako erabiliko diren aurrekontuen kalkulua.

    15. fasea: funtzionamendu planaren azterketa, prestaketa eta diseinua.

    16. –Oraingo instalazioen edukiera eta aukerak aztertzea eta baloratzea, gaur egungo espazioak berrantolatuz eta egungo jarduerak birkokatuz, ebaluatzeko ea aurreikusitako jarduerak oraingo instalazioetan kokatzerik dagoen, kirolgune berriak eraiki beharrik gabe.

    17. –Kirolguneetan gabeziak aurkitzea, eta horiek konpontzeko aukera aztertzea.

    18. –Behar diren espazioek edo instalazioek bete beharreko ezaugarri teknikoak eta espezifikoak zehaztea, oraingo eta etorkizuneko jarduerak beren baitan hartzeko, garrantzia emanez horiek izan ditzaketen erabilera edo eginkizun anitzei.

    19. –Instalazioen plana egitea, kontuan harturik aurkitutako beharrak eta etorkizunerako aurreikusitako populazioa.

      Atal honetan honako aldaera hauek hartu beharko dira aintzat:

    20. Handitzeko edo aldatzeko aukerak, oraingo instalazio bakoitzaren eraikuntzaren aldetik, beste modalitate batzuei erantzuteko, edo edukiera handitzeko.

    21. Oraingo instalazioak egokitzeko aukerak, birmoldaketen bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR