310E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 44/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluaren arabera, Osasun Departamentuko kontseilariari dagokio atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoa bada egituraren eginkizunak hobeki garatzeko, betiere Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik eta antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 10eko 44/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposatu du egitura hori aldatzea, unitateen mailan, hain zuzen, egitura organikoa aldatu baita martxoaren 8ko 17/2017 Foru Dekretuaren bidez, zeinak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu baitzuen.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Osasuneko kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 44/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen.

    Bat.–1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “1. artikulua. Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko unitateak.

    Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuan unitate hauek ezartzen dira:

    1. Erizaintza eta Kudeaketa Unitatea, Detekzio Goiztiarraren Atalari atxikita.

    2. Ikerketari Laguntzeko Unitatea, Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Atalari atxikita.”

      Bi.–2. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dira, Hona testu berria:

    3. Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitatea, Lan Osasunaren Zerbitzuari atxikita.”

    4. Lanaren Ondoriozko Kalteak Aztertzeko Laguntza Unitatea, Laneko Osasuna Zaintzeko Atalari atxikita”.

      Hiru.–2. artikuluari d) letra eransten zaio, honela idatzita...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR