31/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko 10 jabe-erkidegotarako (“05 eremua, Santiago koop.”, esp.: PIG 45).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 31/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko 10 jabe-erkidegotarako (“05 eremua, Santiago koop.”, esp.: PIG 45). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da Iruñeko Txantrea auzorako (05 eremua, Santiago kooperatiba), atari hauek barne hartzen dituena:

–Magdalena kalea, 2 eta 4 zenbakiak.

–Mendigorria kalea, 1 eta 3 zenbakiak.

–Irunberri kalea, 1, 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakiak.

Eraikin guztiak homogeneoak dira itxurari dagokionez, eta 1964an eraiki ziren, Txantrea auzoa garatzeko seigarren fasean.

Santiago kooperatibaren eremuan berokuntzarako bero-sare bat dago, etxebizitzak eraiki ondoren jarri zena; beraz, etxebizitza guztiak ez daude sare horri lotuak.

Etxeko ur beroa banaka konpontzen da, berogailu elektrikoen bidez edo gas-galdaren bidez. Gaur egun Irunberri kaleko 7. ataria eta Mendigorria kaleko 1. ataria irisgarriak dira.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR