31/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2016ko azaroaren 30ean eta 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako Erabakien babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ministroen Kontseiluak, 2016ko abenduaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 34.000.000 euro izanik; eta Ministroen Kontseiluak, 2017ko otsailaren 17ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, kasu honetan muga 405.400.000 euro izanik.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2016ko azaroaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, zorpetze-eragiketak egitea xedatu zuen, muga 108.700.000 euro izanik; eta 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, gehienez ere 330.000.000 euroko zorpetze-eragiketak egitea xedatu zuen.

Beraz, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak eskatzen dituen baimenak izanik, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearekin bat, eta Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren arabera, foru agindu baten proiektua igortzen da atxikita, non Nafarroako Zorraren 26. obligazio-jaulkipenaren baldintza guztiak zehazten baitira.

Gobernuaren erabaki horiek, 3. puntuan, ahalmena ematen diote Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak; eta ahalmena ematen diote kontseilariari erabakiak betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak:

    –Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 100.000.000 euro. Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idatzoharren bidez adieraziko direnak. Jaulkipen data: 2017ko martxoaren 3a. Amortizazioa: parean, 2026ko martxoaren 3a. Jaulkipenaren prezioa: %99,709. Interes tasa: finkoa, %1,60 urtean (Egun/egun). MFBD-non ajusted. Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko martxoaren 3an. 2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileak jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko du; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko da.

  2. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR