30/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretua, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

96. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 30/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretua, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. ZIOEN AZALPENA

Egokia da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren berrikuspenera egokitzeko. Halaber, Inbertsioa Sustatzeko Zerbitzuaren eta Lehiakortasunaren Zerbitzuaren artean eginkizunen esleipen berria egin behar da; izan ere, Industria Lurzoruaren Atala Lehiakortasunaren Zerbitzuan sartu behar da. Era berean, atal jakin batzuen eginkizunak eta izenak zehaztu behar dira, eta Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Atalaren atxikipena aldatu, Idazkaritza Nagusi Teknikoaren barruan sartuko baita.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 4an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretua, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, aldatzea.

Abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzen da; foru dekretu horren bidez ezartzen da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura. Honela idatzita geldituko da:

“Artikulu bakarra.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

c) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.”

2. artikulua. Urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa, aldatzea.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretua aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. 8. artikuluan, “Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR