30/2019 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 30/2019 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina hein batean aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Foru lege honen xedea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzea, legean kenkari berri bat sartze aldera, 2020an soilik aplikatuko dena, 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun eta aitatasun prestazioengatikoa. Horrela, laguntza eman nahi zaie 2015 eta 2018 bitartean seme-alabak izan eta amatasun eta aitatasun prestazioak salbuetsita izan ez zituzten familiei.

68. quater artikuluan ezarritako kenkariaren antzera, kenkaria zergaren kuota diferentzialaren gainean aplikatzen da; hau da, subjektu pasiboari oso-osorik itzul dakioke PFEZren 2020ko kuota diferentziala zero edo negatiboa denean, eta modu berean zehazten da. Desberdintasuna da 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun edo aitatasun prestazioen gainean aplikatzen dela. Hala, kenkariaren zenbatekoa suertatuko da 30.000 euro baino gehiagoko errentarik -salbuetsiak barne- ez duten subjektu pasiboek jasotako prestazioei 100eko 25eko portzentajea aplikatuz. Portzentaje hori murrizten joanen da subjektu pasiboaren errentak handitu ahala, harik eta zeroraino iritsi arte, errentak 105.000 euro baino gehiagokoak badira. 68. quater artikuluko kenkariarekin gertatzen den bezala, kenkaria izateko eskubidea ematen duten prestazioak etor daitezke Gizarte Segurantzatik, aurreikuspen sozialeko mutualitateetatik edo funtzionarioen mutualitateetatik.

Era berean ezartzen da ezen kenkaria aplikatzen dela PFEZari lotuak eta salbuetsigabeak diren amatasun eta aitatasun prestazioen gainean soilik. Zuhurtzia hori beharrezkoa da amatasun eta aitatasun prestazioen tributazioa sortzen ari den auzi-kopuruagatik, epaitegiren batek noizbait erabaki baitezake aipatutako prestazioak salbuetsita daudela. Horretaz gainera, gerta daiteke familiaren batek zergak 2020an Nafarroan ordaindu behar izatea eta aurreko urteetan araubide komuneko lurralderen batean edo Euskal Autonomia Erkidegoan zergak ordaindu izana eta, orobat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR