3/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 3/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 53.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eskuordetuta, foru lege mailako arauak ematen ahal ditu kasuan kasuko tributu arloko foru legeak aldatzeko, baldin eta tributu araubide erkidearen erreforma batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera, Estatuan unean-unean indarra duten arau substantibo eta formal berberak aplikatzera Foru Komunitatean. Parlamentuaren legegintzarako eskuordetze hori 14/2004 Foru Legearen bidez egin dela ulertzen da, betiere Estatuko tributu aldaketa horiek argitaratuz gero.

Aipatutako 53. artikuluak ezartzen du, halaber, ezen eskuordetutako legegintzarako eskumen horren ondorio diren Nafarroako Gobernuaren xedapenei tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu deituko zaiela.

Estatuan, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak, ekonomia zirkularra bultzatzekoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, irabazi asmorik gabeko erakundeei egiten zaizkien produktuen dohaintzek zerga honetan jasotzen duten tratamendu fiskala aldatzeko asmoz, betiere erakunde horiek produktu horiek beren interes orokorreko helburuetara bideratzen badituzte.

7/2022 Legeak, alde batetik, ondasunen autokontsumo kasuetan, zerga-oinarria zehazteko hirugarren araua aldatzen du, dohaintzan emandako ondasunen erabateko narriaduraren presuntzioa sartzeko; ondorioz, dohaintza-eragiketa horietan, zerga-oinarria zero izanen da. Bestalde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR