3/2022 FORU LEGEA, otsailaren 9koa, Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 3/2022 FORU LEGEA, otsailaren 9koa, Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO LOGOPEDEN ELKARGOA SORTZEKOA.

HITZAURREA

Espainiako Konstituzioak 36. artikuluan ezartzen du lege bidez arautuko direla lanbide elkargoen araubide juridikoari dagozkion berezitasunak eta tituludun lanbideen jarduna. Adierazten du, halaber, elkargoen barne-egiturak eta funtzionamenduak demokratikoak izan behar dutela.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, 44.26 artikuluan, xedatzen du Nafarroak eskumen esklusiboa duela elkargo ofizialen eta tituludun lanbideen jardunaren arloetan, legeria orokorrari jarraikiz betiere.

Eskumen horiek erabiliz eman zen Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaz garatua. Bertan ezartzen dira lanbide elkargo bat sortzeko eskaerarako baldintzak eta prozedura.

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legearen 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean lanbide elkargoak foru lege bidez sortuko dira eta beharrezkoa izanen da horretarako eskaera egitea Nafarroan helbidea izan eta elkargoa sortzeko eskaeraren xede den jardunerako titulazio ofiziala duten profesional gehienek.

Aipatutako arauan xedatutakoarekin bat, eta kontuan izanik Nafarroako Foru Komunitateak lanbide elkargoen arloan bere gain hartutako eskumenak, Itxaso Badell Lizarraga andreak, logopediako 53 profesionalen izenean, Nafarroako Gobernuari eskatu dio Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzeko.

Logopediaren aitortza akademikoa eta prestakuntza-antolamendua ezarrita daude honako agindu hauetan: abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita logopediako diplomadunaren unibertsitate titulu ofiziala, bai eta titulu hori lortzeko ikasketa planei dagozkien jarraibide orokorrak ere; urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua; eta martxoaren 18ko CIN/726/2009 Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira logopeda lanbidean jarduteko gaikuntza ematen duten unibertsitate titulu ofizialak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR