3/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez osasun arloko eta arlo soziosanitarioko lotura-hitzarmen bereziak arautzen baitira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

31. ALDIZKARIA - 2022kootsailaren11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 3/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez osasun arloko eta arlo soziosanitarioko lotura-hitzarmen bereziak arautzen baitira. ZIOEN AZALPENA

1978ko Konstituzioak herritar guztiei aitortu die osasuna babesteko eskubidea. Adierazpen horren ondorioz, botere publikoek osasuna antolatu eta zaindu behar dute, prebentzio-neurrien eta beharrezko prestazio eta zerbitzuen bidez.

Nafarroako Foru Komunitatean, osasun-zerbitzuak, oro har, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatutako titulartasun publikoko baliabideekin ematen dira.

Hala ere, tradizioz, osasun-sistema publikoak kanpoko osasun-erakundeen lankidetza behar izan du, erakunde horiek titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan, hala, bere osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduen egitura propioa osatu eta horrelako zerbitzuak eta prestazioak eman ahal izateko; izan ere, bi sektore horien arteko lankidetza funtsezko zutabea da osasun-sistemaren iraunkortasuna eta kaudimena bermatzeko.

Ildo horretan, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren IV. titulua osasun-jarduera pribatuei buruzkoa da; osasun-lanbideen jardun askea eta osasun-sektoreko enpresa-askatasunaren printzipioa aldarrikatu ondoren, eta Espainiako Konstituzioaren 35., 36. eta 38. artikuluekin bat, osasun-zentro eta -zerbitzu pribatuak lotzeko bide bikoitza ezartzen du: ituna (90. artikulua) eta hitzarmen berezia (66. eta 67. artikuluak).

Era berean, Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 4. artikuluan jasotzen denez, osasun-jarduera eta -zerbitzuen oinarrizko printzipio bat da erabiltzea bai osasun-baliabide publiko guztiak eta bai itun bidez lotutako baliabide pribatuak. Bestalde, osasun-laguntza espezializatuaren antolamendu funtzionalari dagokionez, batetik, finkatzen du sektore publikoa laguntza-sare publiko baten barrenean sartuta batera kudeatzearen printzipioa, eta, bestetik, ahalbidetzen du sektore pribatua erabilera publikoko laguntza sare batean lankidetzan aritzea eta integratzea ahalbidetzen du, eta, osasun-zerbitzua emateko lankidetzaren errealitatea jasoz, administrazio-ituna eta dirulaguntza arautzen ditu, tresna juridiko egokiak baitira ekimen pribatuaren eta publikoaren arteko lankidetza formalizatzeko.

Zerbitzu soziosanitarioak emateko ekimen pribatuarekin lankidetzan aritzeko ohiko formula osasun-ituna da. Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, Nafarroako osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako itun sozialei buruzko azaroaren 16ko 13/2017 Foru Legean dago araututa. Hala ere, ez da lankidetzarako modu bakarra, arau berak adierazten baitu bigarren xedapen gehigarrian osasun-itunak eta lotura-hitzarmen bereziak bateragarriak direla. Arau horretan lehen aldiz arautzen dira hitzarmenak itunetatik bereizita.

Adierazi den bezala, hitzarmenak jasotzen ditu, baina beste izen batekin, Nafarroako Osasunari buruzko Foru Legearen 77. artikuluak, adierazten baitu ezen, laguntza-zentro eta -zerbitzu pribatuak erabilera publikoko laguntza sarean integratzeko, itun berezia eginen dela erakunde edo instituzio bakoitzarekin.

Kontratazio publikoaren esparru orokorretik kanpo dauden formulen bidez osasun-zerbitzuak emateko aukera agertzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EB Zuzentarauan (kontratazio publikoari buruzkoa, 2004/18/EB Zuzentaraua indargabetzen duena), zeina Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen bidez transkribatu baita. Lege horren 7.1.j) artikuluak honako hauek uzten ditu legearen aplikazio-eremutik kanpo, bere izaeragatik eta berariazko araudia izateagatik: Nafarroako Administrazio Publikoek irabazi-asmorik gabeko entitateekin egiten dituzten itunak, zeharka kudeatzekoak pertsonentzako gizarte-, kultura-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuen ematea, eta lotura-hitzarmenak, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 66. eta hurrengo artikuluetan eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 77. artikuluan ezarritako moduan, zerbitzu horien besterik gabeko finantzaketa, edo lizentziak edo baimenak ematea adjudikazio botereak aurretiaz ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate guztiei, mugarik edo kuotarik gabe, horiek eraenduko baitira beren berariazko araudian, baldin eta, betiere, hark publizitate nahikoa bermatzen badu eta gardentasun-printzipioaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren araberakoa bada.

Kontratu Publikoei buruzko Foru Legeak berak, lotura-hitzarmen bereziak bere aplikazio-eremutik berariaz kanpo uzteaz gain, horien gutxieneko arauketa ezartzen du bosgarren xedapen gehigarrian. Xedapen horren arabera, irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuenak diren zentro eta zerbitzu sanitarioek zilegi dute, Foru Komunitateko administrazioaren osasun-plangintzaren araberako jarduera dutenean eta ase beharreko osasun publikoko edo osasungintzako beharrizanek justifikatzen dutenean, erabilera publikoko laguntza-sareari zuzenean lotzea, lotura-hitzarmen berezi bat sinatuz, inolako publizitaterik gabe.

Beraz, hitzarmen horiek sinatzeko aukera irabazi-asmorik gabeko erakundeetara mugatzen da. Era berean, zerbitzu publiko eta pribatuen berdintasun, osagarritasun, optimizazio eta erabilera egokiaren printzipioak kontuan hartuta sinatu behar dira hitzarmen horiek, eta loturak lagundu behar du osasun-zerbitzu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR