3/2021 LEGEGINTZAKO FORU-DEKRETUA, uztailaren 14koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 3/2021 LEGEGINTZAKO FORU-DEKRETUA, uztailaren 14koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen dituena. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horren barnean, aipatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis eta 32. artikuluek ezartzen dute ezen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga eta balio erantsiaren gaineko zerga ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela une oro Estatuko lurraldean indarra duten arau substantibo eta formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ekainaren 24ko 12/2021 Errege Lege-dekretuaren bidez presako neurriak hartzen dira fiskalitate energetikoaren esparruan eta energiaren sorkuntzaren arloan, bai eta uraren erregulazio-kanonaren eta uraren erabilera tarifaren kudeaketaz; horrek aldaketa ekarri du balio erantsiaren gaineko zergaren eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren araudian.

Neurri horien helburua izan da energia elektrikoaren fakturaren gaineko inpaktu fiskala gutxitzea, elektrizitatearen ohiz kanpoko prezio igoera arintzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR