3/2019 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 12koa, kreditu-gehigarria ematen duena bakarrik dauden adingabe atzerritarren etorrerari erantzuteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak noizean behin etortzen ziren lehen, baina orain esku-hartzearen lehentasunezko kolektibo bat da haurrak babesteko sisteman.

Bakarrik dauden adingabe atzerritar asko etortzen ari dira Espainiara eta, zehazki, Nafarroara, eta horrek eragin handia du haurrak babesteko dugun sisteman. Izan ere, aurreikuspenek eta baliabideek gainezka egin dute babesgabezian edo babesgabetasun handian dauden haur eta nerabeen arretan.

Horregatik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak nabarmendu du ezinbestez eta premiaz baliabide gehiago jarri behar direla bakarrik egoteagatik entitate publikoen tutoretzan dauden adingabe atzerritarren premiak (fisikoak, psikikoak, sozialak eta emozionalak) asetzeko. Aurreikuspenen arabera, urte honen amaieran bakarrik dauden 300 adingabe atzerritar egonen dira Nafarroan; beraz, lehenbailehen eta larrialdiko prozeduraz lizitatu behar dira zaintza kudeatu beharreko egoitza-plaza gehiago, bai eta ingurune irekiko laguntza-plazak ere autonomia-prozesuetan.

2019ko gastu-aurrekontuan, “Asistentzia adingabekoentzat” izeneko 920008-93300-2600-231703 partidan, ez dago behar adinako finantzabiderik azaldutako premiak asetzeko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak, bere lehen paragrafoan, ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal dela, Parlamentuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR