3/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eraman eta eginbidetzeko modua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen. Erregelamendu horren 61. artikuluak arautzen du zeintzuk diren enpresa-jarduerak edo lanbide-jarduerak garatzen dituzten zergaren subjektu pasiboen betebehar formalak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak. Hartara, artikulu horren 8. apartatuan, baimena ematen dio tributu arloan eskumenak dituen departamentu horren titularrari esan dezan nola eraman eta eginbidetu behar dituzten subjektu pasiboek erregistro-liburuak, beren etekina zehazteko aplikatzen duten zenbatespenaren araubidearen arabera.

Orain arte, agindu horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 176/2004 Foru Aginduak ematen zituen; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eraman eta eginbidetzeko modua ezartzen da foru agindu horretan.

Foru agindu hori onetsi zenetik denbora iragan da. Hori dela-eta, beharrezkoa da haren edukia eguneratu eta berrikustea, batetik, 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendura egokitzeko, eta, bestetik, erregistro-liburuen edukia berrikusteko.

Berritasun handiena hau da: salmenta eta sarreren eta erosketa eta gastuen erregistro-liburuetan eragiketaren beste aldean dagoenaren identifikazio fiskaleko zenbakia agertu behar da. Erregistro-liburuen edukia erregulatzen duen araudia eguneratzean, beste zerga batzuetan jadanik ezarrita dauden kontzeptuen nola edo halako homogeneotasuna bilatu nahi izan da, hala nola balio erantsiaren gaineko zergaren laburpen-idazpenen arloaren gainean.

Foru agindu berri honen helburuetako bat da liburu hauek bateragarriak izateko aukera indartu eta zehaztea, hala aurreikusten duten zergen zerga-liburu moduan erabiltzeko, beharrezkoak diren gehikuntzak egin ondoren. Zehazki, foru agindu honen 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak bateragarriak izan daitezke balio erantsiaren gaineko zergan eskatutakoekin, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan aurreikusitako terminoetan. Zehaztapen hau, ezbairik gabe, beren jardueren erregistro-liburuak eramatera beharturik dauden subjektu pasiboen betebehar formalen modulazioa da.

Bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 61.8. artikuluan zehaztutako gaikuntzarekin (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua),

AGINTZEN DUT:

  1. artikulua. Enpresa-jardueren erregistro-liburuak, etekina zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan zehazten dutenen kasuetarako.

  2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 61.4 artikuluan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 24ko 174/1999 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori), etekina zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuan zehazten duten enpresa-jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboak beharturik daude honako erregistro-liburu hauek eraman eta gordetzera:

    1. Salmenten eta sarreren erregistro-liburua.

    2. Erosketen eta gastuen erregistro-liburua.

    3. Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua.

  3. Zergaren aplikazio-esparruan kokatutako establezimenduen titularrek establezimendu bakoitzean eraman ditzakete aurreko apartatuan ezarritako erregistro-liburuak (liburu horietan anotatuko dituzte modu berezian establezimendu horietan egindako eragiketak), baldin eta establezimendu horietako laburpen-idazpenak helbide fiskalean izan beharreko erregistro-liburu orokorretara eramaten badira.

  4. artikulua. Salmenten eta sarreren erregistro-liburua.

  5. Salmenten eta sarreren erregistro-liburuan anotatuko dira, behar bezala bereizita, jardueratik eratorritako sarrera guztiak, eta hartan agertuko dira:

    1. Egindako fakturaren zenbakia eta, hala behar denean, seriea, zeinetan agertuko baita sarrera. Faktura egiteko beharkizunik ez denean, sarrerak hurrenez hurren zenbakituko dira, eta salmenten eta sarreren erregistro-liburuan kasu bakoitzari dagokion zenbakia anotatuko da.

    2. Faktura noiz egin den eta eragiketak noiz egin diren, bi datak bat ez datozenean.

    3. Hartzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

    4. Kontzeptua. Ondorio horietarako gutxienik adieraziko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken ereduan ageri diren sarrera osoen desglosea; eredu hori erregistro-liburu honetan anotatutako sarrerei dagozkien ekitaldiaren hasieran onetsitakoa izanen da.

    5. Eragiketaren zenbatekoa edo, eragiketa balio erantsiaren gaineko zergaren mende badago, eragiketen zerga-oinarria, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 26. eta 27. artikuluen arabera zehaztutakoa, eta, hala behar denean, aplikatutako zerga-tasa eta tributu-kuota. Faktura beraren idatzoharra hurrenez hurreneko zenbait idazpenetan egitea ere zilegi izanen da, zerga-tasa desberdinak ordaindu behar dituzten eragiketak dituenean.

    6. Eragiketa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta badago, bereizita zehaztuko dira eragiketari aplikatutako atxikipen-tasa eta hartzaileak atxikitako zenbatekoa.

  6. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR