3/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hainbat lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute, 2017ko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan aurreikusi eta finantzatu baitira.

Bestalde, Barne Zuzendaritza Nagusiak, Foruzaingoaren antolakuntza eta funtzionamendu arrazoiak direla eta, proposatu du bederatzi lanpostu sor daitezela administrazioko langileen plantilla organikoan, eta egoki den zuzkidura ekonomikoa dute 2017. urteko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 11ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan hainbat lanpostu sortzea.

Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua.

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10216 zenbakia duena plantilla organikoan. –Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia:

Soziologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10217 zenbakia duena plantilla organikoan. Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10218 zenbakia duena plantilla organikoan. Eskubide Sozialak.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10219 zenbakia duena plantilla organikoan. Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10220 zenbakia duena plantilla organikoan. Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10221 zenbakia duena plantilla organikoan. Lan bidezko terapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10222 zenbakia duena plantilla organikoan. Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10223 zenbakia duena plantilla organikoan. –Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR