294E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozleak diren profesional sanitarioen Erregistroaren antolaketa arautuko duen foru aginduaren proiektua prestatzeko prozedurari.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 294E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozleak diren profesional sanitarioen Erregistroaren antolaketa arautuko duen foru aginduaren proiektua prestatzeko prozedurari. Uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortu zen, bai eta Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozleak diren profesional sanitarioen Erregistroa ere. Horrekin batera honako hauek finkatu ziren aipatu erregistroari dagokionez: xedea eta helburuak, bertan inskribatu daitezkeen pertsonak, inskribatzeko eman beharreko datuak, inskribatzeko prozedura, erregistroko datuetan sartzeko modua, eta ondorioak eta indarraldia.

Uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen du erregistroaren antolaketa telematikoa izanen dela, eta osasun arloan eskumena duen departamentuko titularrak emanen duen foru agindu baten bidez arautuko dela. Bestalde, foru dekretu horren 17. artikuluan xedatzen da berariaz gaituko diren osasun zentroen kudeatzaileak sartzen ahalko direla erregistroan inskribatutako aitorpenetan, baina, betiere, erregelamenduz gaitzen den moduan, behar diren konfidentzialtasun baldintzak bermatuz eta datu pertsonalak babesteko araudia betez.

Hori ikusirik, beharrezkoa da aipatutako araudia garatzea eta Hiltzeko laguntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR