29/2022 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 29/2022 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak adierazi dute beharrezkoa dela atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak aldatzea eta/edo ezartzea, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Hortaz, bidezkoa da plantilla organikoan ezartzea atal, bulego eta unitate parekatu horietako burutzetarako betebeharrak, mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagokienez, baita bestelako betebehar berariazkoak ere, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko betebeharrei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko apirilaren hamahiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Kalitate Kontrolaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 3657.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 2125.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Proiektuen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 4891.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7989.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kartografia Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9682.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Zainketa Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5181

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Ustiapen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 1909.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR