28/2024 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onesten baita Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.1. XEDAPEN OROKORRAK1.1.2. Foru Dekretuak28/2024 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onesten baita Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua. ZIOEN AZALPENAEnpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legeak ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo foru-sektore publiko instituzionalaren laguntzak jasotzen dituzten enpresek balizko deslokalizazio prozesuen aurrean izan beharreko betebehar eta mugak.Aipatu foru legearen atarikoan adierazten denez, eta Europar Batasunean egin bezala, beharrezkoa da neurri juridikoak hartzea laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresek ez ditzaten deslokalizatu beren jarduera ekonomikoak; izan ere, horrek Nafarroan lanpostuak galtzea eragin dezake, baita ekonomia-, ekoizpen- eta industria-ehunean arazoak eragin ere. Zehazki, 18/2020 Foru Legeak enpresen sustraitzearen alde jasotzen duen neurria da Nafarroan lantoki bat duten enpresek, baliabide publikoak jaso ondoren, azken zortzi urteetan jasotako laguntza guztiak itzuli beharko dituztela Nafarroatik kanpo eramaten badute produkzioa edota nabarmen murrizten badute.Foru lege horrek, artikuluetan zein xedapen gehigarri bakarrean, adierazten du beharrezkoa dela erregelamendu bat onestea legean araututakoa garatzeko.Erregelamendu honek 23 artikulu ditu, lau kapitulutan banatuak: Lehen kapituluan ("Xedapen orokorrak") lau artikulu daude, eta horietan jasotzen dira xedapen orokorrak, zeinek zehazten baitute erregelamenduaren xedea eta aplikazio eremu subjektiboa eta objektiboa, eta oroitarazten baitute enpresek Nafarroan laguntza publikoak jasotzeagatik hartu behar duten konpromisoa.Bigarren kapituluan ("Enpresen deslokalizazioa"), bost artikulu daude eta 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluko edukia osatzen dute. Lehenak identifikatu egiten ditu enpresaren deslokalizazioa gertatu dela deklaratzeko izan behar diren bi baldintzak. Hurrengoek zehatz azaltzen dute baldintza horietako bakoitza, eta azkenak salbuespen kasu bat ezartzen du.Hirugarren kapituluan ("Enpresen deslokalizazioa deklaratzeko prozedura"), hamar artikulu daude, eta horietan arautzen da enpresak deslokalizatu direla deklaratzeko prozedura: hasierako fasea, Nafarroako Gobernuaren erabaki bidezko ebazpena, prozedura iraungitzea eta deklarazioa egiteko preskripzio edo epea.Laugarren kapituluan ("Laguntzak itzultzea"), azkenik, lau artikulu daude. Lehenak adierazten du zer ondorio izanen dituen Nafarroan enpresa batek jarduera deslokalizatzeak; hau da, enpresak azken zortzi urteetan jasotako laguntzak itzuli beharko ditu. Gainerako artikuluetan zehazten da enpresak deslokalizatzearen ondorioz laguntzak itzultzeko eskatzeko eskumena eta prozedura.Hortaz, foru dekretu honek onesten duen erregelamenduaren xedea da beharrezko xedapenak jasotzea Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legea garatu eta aplikatzeko.Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko martxoaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,DEKRETATZEN DUT:Artikulu bakarra.–Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR