28/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 28/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko apirilaren hogeita batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia

–Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, B2 ingeles-maila eskatzen duena eta plantilla organikoan 11205 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, B2 ingeles-maila eskatzen duena eta plantilla organikoan 11206 zenbakia duena.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR