25/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, trazatu-proiektu hau behin-behinean onesten duena: “A-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 25/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, trazatu-proiektu hau behin-behinean onesten duena: “A-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)”. Proiektu honen helburua da autobiderako sarbide bat egitea, Iruñerako noranzkoan, Irurtzungo eta inguruko udalerrientzat (Izurdiaga, Errotz, Urritzola, eta abar); izan ere, herri horiek ez daukate, gaur egun, autobiderako sarbide hurbila, eta Iruñera joateko N-240-A errepidea hartu behar dute.

Errepide-adarraren abiapuntua NA-7010 errepidearen 21+400 KPan kokatuko da, Izurdiagako saihesbidean dagoen errepide-zatian, 2016an eraiki zen hartan, eta erreia sartzeko puntua A-15 autobidearen 111+000 KPan kokatuko da gutxi gorabehera.

NA-7010 errepideko errepide-adar berriaren abiapuntua errepideko bihurgune batean dago, ibilgailuak lurzatietara sartzeko gaitu den sarbide baten ondoan.

NA-7010 errepideak, tarte honetan, baita beste batzuetan ere, errei bat dauka noranzko bakoitzeko. Errei horiek 3,50 m zabal dira, eta 0,60 m-ko bazterbideak dituzte, gutxi gorabehera.

Autobidetik hurbilen dagoen aldean, NA-7010 errepideak hormigoizko areka bat dauka, lurzatietarako sarbidea baino lehen, eta lurrezko areka bat, sarbide hori eta gero. Autobidearen beste aldean lurrezko areka bat eta bide bat daude; bidea amaitzen den tokian izanen da intersekzio berria, hain zuzen.

Errepidetik aurrera, lurzorua igotzen da autobiderantz; bi galtzaden arteko desnibela, gutxi gorabehera, 20-25 m izanen da, autobideko zer puntutatik neurtzen den. Bi galtzaden arteko lursailak nekazaritzarako erabilera duten landa-lurzatiak eta lurzati-bideak ditu, baita autobidearen zerbitzu-bidea ere.

Errepide-adar berriak autobidearekin bat egiten duen tokian, ezponda beherantz jaisten hasten da, galtzadaren zoruaren ondoren. A-15 autobidearekin paraleloan doan zerbitzu-bideak puntu altu bat du autobidetik gertuen dagoen eremuan, eta puntu horretatik aurrera kota jaisten da; horrela, ezponda handitu egiten da bideak aurrera egin ahala.

Jarduketa-eremuaren bukaeratik gertu, autobidearen zeharkako drainatze obra (Z.D.O.) bat igarotzen da, Ø1000 mm-koa. Ezpondak lur-jausiak ditu eremu horretan, eta horiek babesteko metalezko itxitura bat jarri da, jausi den materiala bidera eror ez dadin. Gaurkotuko den tartea amaitzen da autobidea azpitik zeharkatzen duen bidegurutzea baino lehen.

NA-7010...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR