25/2019 FORU LEGEA, azaroaren 20koa, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU BEREZI BAT EMATEN BAITA GARESKO UDALAK SUSTATURIKO “GARES ENERGIA” TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO PROIEKTU AITZINDARIAREN FINANTZATZE-BEHARRIZANEI AURRE EGITEKO.

ATARIKOA

Beharrezkoa da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren aurrekontu-kontsignazioak egokitzea Garesko Udalak sustatu duen “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindaria finantzatzeko beharrei aurre egiteko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte atzeratu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, kreditu berezi bat emateko foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari.

Era berean, foru lege honek, partida izenduna sortuz, Garesko Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea ahalbidetzen du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

  1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

    320.000 euroko kreditu bat ematen da Garesko Udalak sustatu duen “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindaria finantzatzeko beharrei aurre egiteko.

    Kreditua aurrekontuko partida honi aplikatuko zaio: 820001 82200 7609 425210 partida...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR