242/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 8ko 294/2012 Foru Agindua aldatzen duena, hartan Nafarroako kontrol metrologikoaren antolamendua ezarri baitzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 8ko 294/2012 Foru Aginduaren bidez, kontrol metrologikoaren antolamendua ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legean ezarritako erregulazio berriak eta hura garatzen duen ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuak aipatu foru legea aldatzera behartzen dute.

Erreferentziak Estatuko araudiari jarraituz eguneratzea du xede foru agindu honek, bai eta beharrezko xedapenak txertatzea ere Nafarroako kontrol metrologikoa betearaziko duen gaikuntzaren araubidea Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legeari egokitzeko, haren xedapen iragankor bakarrean ezarritakoaren arabera. Zehazki, “Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra SL” sozietate publikoaren gaikuntza desagertzen da konponketa edo aldaketa ondoko egiaztapena zein aldian behingo egiaztapena egiteko; izan ere, egiaztatzeko baimenduta dauden erakundeek eginen dituzte jarduera horiek, abenduaren 22ko aipatu 32/2014 Legearen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako kontrol metrologikoaren antolamendua ezartzen duen Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 8ko 294/2012 Foru Aginduaren aldaketa.

Nafarroako kontrol metrologikoaren antolamendua ezartzen duen Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 8ko 294/2012 Foru Aginduaren hurrengo aginduak honela idatzita gelditu dira:

Bat.–2. artikuluaren aldaketa. Kontrol metrologikoa:

“2. artikulua. Kontrol metrologikoa.

  1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legearen 15. artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu.

  2. Egiaztatzeko baimenduta dauden erakundeek beren jarduketaren eremuan egindako egiaztatze jardueren eta burutzen duten beste edozein jardueraren berri emanen diote Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, zer neurketa tresna eta sistematan esku hartzen duten, haien identitikazioa eta ezaugarriak barne direla; orobat, titularraren, kokalekuaren eta egiten dituzten froga eta entsegu guztien emaitzaren berri; hori guztia, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 34/2014 Legea garatzen duen ekainaren 3ko 244/2016 Errege...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR