24/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 24/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen. ZIOEN AZALPENA

Urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Foru Dekretu hori otsailaren 12ko 9/2020 Foru Dekretuak aldatu zuen; izan ere, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatu zen, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia izena hartu baitzuen.

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak aldaketa berriak proposatu dituzte departamentuaren egituran, sortzen diren eskaerei erantzuteko eta esleituta dituzten eskumenak eraginkortasun eta efizientzia handiagoz gauzatzeko.

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Osasun arloko I+G+b Atalaren izena aldatzea, Nafarroako Berrikuntzaren Behatokiaren Atala izan dadin, eta funtzioen deskribapena aldatzea egungo errealitatera egokitzeko, lehengo Osasun arloko I+G+b Atalaren eskumenei Berrikuntza Zerbitzuan atxikiz.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak proposatu du Araubide Administratiboaren Atalaren izena aldatzea, Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala izan dadin, eta, era berean, proposatu du atal horrek genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeko esleituta dauzkan eginkizunak Idazkaritza Tekniko Nagusi bereko Araubide Juridikoaren Atalari esleitzea.

Bestalde, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak proposatu dute Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, gaur egun zuzendaritza nagusi horri esleituta daudenak.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, halaber, Datuaren Bulegoa izeneko atal berri bat sortzea, Nafarroako Gobernuan datuaren bulego bat instituzionalizatzeko, Estatuko Administrazioan bezala, Nafarroako Datuaren Bulegoko Batzordea sortu eta koordinatu ahal izateko.

Bukatzeko, segurtasun juridikoaren eta arauen argitasunaren mesedetan, proposatzen da hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko ataletako burutzen baldintza ekonomikoei buruzkoa.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua.

Aldatzen da urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–15. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

15. artikulua. I+G+b Zerbitzuaren eginkizunak.

I+G+b Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, honako arlo hauetan:

  1. Nafarroako Zientzia eta Teknologiaren Legeko puntu guztiak erregelamenduz garatzea.

  2. Nafarroako Zientzia eta Teknologia Plana eta Foru Komunitateko ikerketa eta berrikuntza arloan espezializazio adimendunaren estrategia (RIS3) prestatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.

  3. Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko neurriak bultzatzea.

  4. Zentro teknologikoak eta ikerketa zentroak baimendu eta erregistratzea, eta haiei esleitutako baliabideak kudeatzea.

  5. Sustapen neurriak bultzatzea zentro teknologikoek sortutako ezagutza enpresei transferitzeko, enpresek erabil dezaten.

  6. Dirulaguntzen eta laguntzen deialdiak eta ebazpenak kudeatu eta tramitatzea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

  7. Ikerketa, garapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR