23/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 23/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretuaren bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa garatu zen.

Next Generation Bulegoaren Zuzendaritza Nagusia otsailaren 3ko 6/2021 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, une horretan aurreikusten ziren kudeaketa-premiei erantzuteko, zeuden tresna juridikoak oinarri hartuta, bereziki abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretua, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena. Zuzendaritza nagusi hori organo kudeatzaileen arteko koordinazio tresna gisa sortu zen, eta, nolanahi ere, bere sorrera ekarri zuen planaren indarraldiari lotuta.

Zuzendaritza nagusi hori sortu zenetik, tresna juridiko batzuk zehazten joan dira gauzatuko diren proiektuei aplikatu beharreko kudeaketa eredua osatzeko. Une honetan, edukia eman baitzaie Foru Komunitateko Administrazioak egin beharreko proiektu askori, zeinek 200 milioi eurotik gorako finantzaketa bideratzen baitute, egitura organikoak erantzuna eman behar dio Suspertze Planean sartuta dauden eta departamentuek gauzatzen dituzten proiektuen barne-kontroleko eta koordinazioko eginkizunen testuinguruaren bilakaera horri.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldatzea abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

Aldatzen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 1. apartatua. Honela idatzita geldituko da:

“1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

  1. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

  2. Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

  3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  4. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

  5. Nafarroako Estatistika Institutua (NEI).”

    2. artikulua. Aldatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua.

    Aldatzen da urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, honela:

    Bat.–3. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:

    “1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

  6. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

  7. Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

  8. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  9. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

  10. Nafarroako Estatistika Institutua (NEI).”

    Bi.–III. kapituluko 1. atalaren izena aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “III. KAPITULUA

    Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

    Eskumenen esparru materiala eta egitura

    24. artikulua. Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR