228/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, epea luzatu eta 100.000 euro gehitzen dizkiona familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2021. urteko deialdian baimendutako gastuari.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 228/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, epea luzatu eta 100.000 euro gehitzen dizkiona familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2021. urteko deialdian baimendutako gastuari. Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 5eko 43/2021 Foru Aginduaren bidez, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onetsi zen, familia ugarietan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta 200.000 euroko gastua onetsi zen 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta 600 espedientea gelditu dira ebazteke.

Foru aginduaren bosgarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 100.000 euroan gehienez ere, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, erabiliz Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. 2021eko abenduaren 1era arte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR