21/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 21/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Farmazialariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Izabako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60254 zenbakia.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60711 zenbakia.

–Zeladoreak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60342 eta 68727 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Erizainak: hamasei lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68389, 68391, 68393, 68421, 68422, 68424, 68426, 68428, 68920, 68921, 68997, 68998, 69001, 69008, 69017 eta 69018 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 69034 eta 69035 zenbakiak dituztenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTE): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69028 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETE): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69029...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR