21/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, dagokion mailako araudiko xedapenak emanen direla.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak).

Orobat, osasun laguntzaren osotasuna bermatzeko xedearekin, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailetza integratua berreskuratu da, eta haren menpe egonen dira Reina Sofía Ospitalea eta Tuterako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak dauden baliabideak berregituratzea proposatu du, etorkizun hurbileko lehentasun, helburu eta ekintzetara egokitzea bermatzeko, osasun laguntzako prozesu osoari arreta emanez.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

    Foru agindu honen xedea da Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura ezartzea, Tuterako Reina Sofía Ospitalearen zereginak eta oinarrizko osasun laguntzaren arlokoak hobeki garatzeko.

  2. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren egitura.

  3. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe jardunen du, eta Tuterako Osasun Barrutiari dagozkion oinarrizko osasun laguntzako langileak eta baliabideak biltzen ditu.

  4. Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak bere egituran zentro hauek ditu:

    1. Tuterako Ekialdeko OOLT.

    2. Tuterako Mendebaldeko OOLT.

    3. Corellako OOLT.

    4. Cintruenigoko OOLT.

    5. Valtierra-Cadreitako OOLT.

    6. Cascanteko OOLT.

    7. Buñuelgo OOLT.

  5. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

    1. Tuterako Ekialdeko OOLT: Tuterako Ekialdeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Ekialdeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Ekialdeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    2. Tuterako Mendebaldeko OOLT: Tuterako Mendebaldeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    3. Buñuelgo OOLT: Buñuelgo OOLTko zuzendaria, Buñuelgo OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Buñuelgo OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    4. Cascanteko OOLT: Cascanteko OOLTko zuzendaria, Cascanteko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cascanteko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    5. Corellako OOLT: Corellako OOLTko zuzendaria, Corellako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Corellako OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    6. Valtierra-Cadreitako OOLT: Valtierra-Cadreitako OOLTko zuzendaria, Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Valtierra-Cadreitako OOLTko Administrazio Unitateko burua.

    7. Cintruenigoko OOLT: Cintruenigoko OOLTko zuzendaria, Cintruenigoko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cintruenigoko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

  6. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruaren eginkizunak.

  7. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak eginkizun hauek ditu:

    1. Eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea, atxikitzen zaizkion baliabideen bidez.

    2. Bere menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzioari, sendaketari eta errehabilitazioari dagokienez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.

    3. Osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta lehentasuna duten paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

    4. Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialarekin eta gainerako osasun zentroekin koordinatuta.

    5. Bertaratu beharrik gabeko sail arteko kontsulten, erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko definitzen diren beste modu batzuen plangintza operatiboa dagokion eremura egokitzea.

    6. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana sustatzea Tuterako Osasun Barrutiko osasun eskualde oinarrizkoetan osotara gara dadin.

    7. Tuterako Osasun Barrutiaren esparruan garatzea Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak.

    8. Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta segurtasunaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.

    9. Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta berezko autonomia galarazi gabe.

    10. Burutzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.

    11. Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari igortzeko.

    12. Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

    13. Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari aholku ematea modu iraunkorrean.

    14. Osasun Administrazioaren ordezkari izatea eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluetan, haien funtzionamendua bultzatzeko.

      ñ) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.

    15. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

  8. artikulua. Zuzendaritza Mediko-Asistentzialaren egitura.

    Zuzendaritza Mediko-Asistentzialak bere egituran zerbitzu, atal eta unitate funtzional hauek ditu:

    1. Barne Medikuntza Zerbitzua.

    2. Traumatologia Zerbitzua.

    3. Kirurgia Orokorraren Zerbitzua.

    4. Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua.

    5. Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.

    6. Larrialdi Zerbitzua.

    7. Pediatria Zerbitzua.

    8. Barne Medikuntza Atala.

    9. Errehabilitazio Atala.

    10. Osasun Mentaleko Atala.

    11. Urologia Atala.

    12. Oftalmologia Atala.

    13. Emakumearen Laguntzarako Atala.

    14. Erradiologia Atala.

      ñ) Laborategi Atala.

    15. Farmazia Atala.

    16. Otorrinolaringologia Unitatea.

    17. Medikuntza Prebentiboko Unitatea.

  9. artikulua. Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburuen eta atalburuen eginkizunak.

  10. a) Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburu eta atalburuei eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea dagozkie, atxikitzen zaizkien baliabideen bidez.

  11. Horrez gain, zerbitzuburu eta atalburuek eginkizun hauek dituzte:

    1. Zerbitzuaren eta/edo atalaren funtzionamendua zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako maila gorena lortzeko.

    2. Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialak ezarritako jarraibideak, arauak eta helburuak bete eta betearaztea.

    3. Zuzendaritza Asistentzialari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.

    4. Zuzendaritza Asistentzialarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak prestatzen, jarraitzen eta ebaluatzen.

    5. Kontsulten, proba osagarrien eta ebakuntzen programazioa koordinatu, planifikatu eta harrera zerbitzuari aurkeztea euskarri administratibo edo informatikoetan, ezarritako epeetan, Zuzendaritza Asistentzialak osasun laguntzako jarduerak programatzeko emandako jarraibideekin bat.

    6. Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.

    7. Ospitaleko zerbitzu eta atalekiko eta Tuterako Osasun Barrutiko osasun zentroekiko harremanak koordinatzea, eta osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

    8. Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

    9. Zuzendaritza Asistentzialak edo Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

  12. artikulua. Barne Medikuntza Zerbitzuaren egitura.

    Barne Medikuntza Zerbitzuak Barne Medikuntza Atala du bere egituran, eta espezialitate hauek ditu bere zerbitzu zorroan:

    1. Etxeko ospitalizazioa.

    2. Neurologia.

    3. Kardiologia (Nafarroako Ospitaleguneko Arlo Kliniko Kardiologikoari lotua).

    4. Endokrinologia.

    5. Digestio aparatua.

    6. Hematologia (Laborategi Atalari lotua).

    7. Erreumatologia.

    8. Nefrologia eta Hemodialisia.

    9. Dermatologia.

    10. Onkologia medikoa (Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Arloari lotua).

    11. Alergologia (Nafarroako Ospitaleguneko Alergologia Zerbitzuari lotua).

    12. Geriatria eta Ortogeriatria Unitatea.

  13. artikulua. Obstetrizia eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR