200/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoen deialdia onesten duena, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Foru dekretu horren II. eranskinean (“Bermatu gabeko prestazioak”), adinekoei laguntzeko prestazioen artean, jantokietarako diru-laguntza aurreikusten da. Prestazio horren xedea da adinekoei diru-laguntzak ematea jantokietan menu orekatu bat jateko aukera izan dezaten, prezio onean.

Beraz, deialdi honen xedea da baliabide ekonomiko urriak dituzten adineko pertsonei jantokietara joateko laguntza ematea, eguneroko dieta orekatua ziurtatua izan dezaten. Gisa horretara, beren ingurunean bizi kalitate onarekin irautea sustatzen da, haien autonomia indartzen da eta mendekotasun egoerei aurrea hartzen zaie.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Foru lege horren 17.1 in fine artikuluak banakako ebaluazioaren araubidea ezartzen du diru-laguntzak emateko. Araubide horretan araudiak edo oinarriek eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza ebaluazio horren arabera esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte, eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Halaber, aipatu legeak diru-laguntzak kudeatzeko entitate laguntzailearen figura jasotzen du, eta, zuzenbide pribatuaren menpeko pertsonak direnean, horiek publikotasun, lehia, berdintasun eta bereizkeria gabeko printzipioei jarraitzen dien prozeduraren bidez aukeratu beharra ezartzen du.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eskumenak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoetarako deialdia onestea, baita deialdi hori arautuko duten oinarriak ere, foru agindu honi eranskin gisa gehitu zaizkionak.

  2. Adineko pertsonak jantokietara joateko laguntza ekonomikoen kudeaketan lagunduko duten entitateak aukeratzeko prozeduraren oinarriak onestea. Foru agindu honi gehitu zaizkio II. eranskin gisa.

  3. 36.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Jantokietarako diru-laguntza” izeneko 920005 93100 4809 231B02 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    1. ERANSKINA

    Adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoetarako deialdiaren oinarri arautzaileak

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoak ematea baliabide ekonomiko urriak dituzten adineko pertsonei jantokietara joateko.

  7. Lankidetza hitzarmenak entitate laguntzaileekin.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak lankidetza hitzarmenak izenpetuko ditu entitate laguntzaileekin, horiek II. eranskinean ezarritako prozeduraren arabera aukeratu ondoren. Hitzarmen horietan lankidetzaren nolakotasunak eta baldintzak zehaztuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 11. artikuluan erabakitakoari jarraituz.

  8. Pertsona onuradunak eta baldintzak.

    3.1. Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren II. eranskineko A-14. atalean (“Jantokietarako laguntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR