19/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko 9 jabeen erkidegotarako (“01 eremua, Santiago koop.”, 39. EOP zk.).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 19/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko 9 jabeen erkidegotarako (“01 eremua, Santiago koop.”, 39. EOP zk.). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 72 etxebizitzarentzat, 9 ataritan banatuak, Iruñeko Txantrea auzoan. Hauek dira:

• Milagro kalea, 2, 4, 6, 8, 10, 12 eta 14 zenbakiak.

• Mendigorria kalea, 11 eta 13 zenbakiak.

Beheko solairua+3 gisako blokeak dira. Milagro kaleko atarien kasuan, erdisotoa ere badute. Solairu guztiek, erdisotoak izan ezik, etxebizitza-erabilera dute.

Eraikin guztiak homogeneoak dira itxurari dagokionez, eta 1964an eraiki ziren, Txantrea auzoa garatzeko seigarren fasean.

Santiago kooperatibaren eremuan berokuntzarako bero-sare bat dago, etxebizitzak eraiki ondoren jarri zena; beraz, etxebizitza guztiak ez daude sare horri lotuak.

Etxeko ur beroa banaka konpontzen da, berogailu elektrikoen bidez edo gas-galdaren bidez.

Eraikin bakar batek ere ez du igogailurik.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR