19/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2019ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela eta gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak zehazten dituena departamentu horren eskumenen esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta CNT sindikatuek greba orokorrerako deia egin diete Nafarroako Foru Komunitatean dauden enpresa eta erakundeetako langile eta enplegatu publiko guztiei, 2019ko martxoaren 8ko 00:00etatik 24:00ak arteko lanuzteak egin ditzaten.

Confederación Sindical de Comisiones Obreras eta Confederación Sindical de la Unión General de Trabajadores sindikatuek greba orokorrerako deia egin diete Estatu Espainoleko eremu geografiko eta juridikoan dauden enpresa eta erakundeetako langile eta enplegatu publiko guztiei (bulego eta lantoki guztietako funtzionarioak nahiz langileak eta kontratudunak izan), 2019ko martxoaren 8ari begira, eta honako lanuzte hauek proposatu: goizeko txandako lanaldi zatitu eta jarraituetarako, 12:00etatik 14:00etara; goizeko txandako lanaldi jarraituetarako, 13:00etik 15:00etara; eta gaueko txandako lanaldi jarraituetarako, 2019ko martxoaren 8ko lehen bi orduetan edo azken bietan.

Hezkuntza funtsezko zerbitzu publikoa denez, beharrezkoa da neurriak hartzea, herritarrei konpondu ezinezko kalteak saiheste aldera. Kontuan hartu behar da, halaber, langile eta enplegatu publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko edo parte ez hartzeko. Funts publikoak jasotzen dituzten lantoki eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da eskubide hori.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen oinarrizko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko behar diren neurriak hartzen dira, lanuzteetarako deiak direla eta. Foru dekretu horrek, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, betiere grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko organo eskudunek (enplegatu publikoei dagokienez) eta Hezkuntza Departamentukoek (funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe pribatu itundu edo diruz lagunduetako langileei dagokienez) greba batzordean dagozkien jarduketak eginik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak ezartzea.

Aurrekoaz gainera, kasu honetan badaude gutxieneko zerbitzuak ezartzeko beste berezitasun hauek: Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluak, 1. eta 5. apartatuetan, gizabanako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR