273/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2022. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 273/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2022. urterako. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen xede nagusia da populazioaren gizarte ongizatea lortzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz. Era berean, foru lege horren xedea gizarte zerbitzuen sistema bat itxuratzea da, halako moduan non bermatuko baita zerbitzuak pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea ziurtatuko dituzten baldintza onenetan ematen direla.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen aplikazio eremua 3. eta 4. artikuluetan zehaztuta dago. Izan ere, artikulu horietan ezartzen da zer den gizarte zerbitzuen sistema eta zeintzuk diren gizarte zerbitzu horien hartzaileak. Bestalde, 6., 7. eta 8. artikuluetan gizarte zerbitzu horien hartzaileen eskubide eta betebeharrak ezartzen dira.

Esparru juridiko horretan, 69. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemakoak diren gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da, zerbitzuok 75. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribaturik egoteaz gain, 70. artikuluan aurreikusitako administrazio baimenak lortzea eta haiei eustea. Baimen horien xedea da baldintza jakin batzuk eta kalitatearen gutxieneko estandarrak beteko direla bermatzea.

Azkenik, aipatu foru legearen 83. artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren aplikazio esparruan dauden entitate publiko eta pribatuek egindako jarduketa guztiak egonen dira gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak Idazkaritza Tekniko Nagusiari esleitzen dio Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoa betetzen den jakiteko kontrola eta ikuskapena egiteko ardura, hau da, ea gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta zerbitzu horien hartzaileek betetzen ote duten lege horretan xedatutakoa. Ikuskapen Atalak ikuskapen planak prestatuko ditu gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuetarako, eta ikuskapen lana kontrolatu eta koordinatuko du. Azkenik, Ikuskapen Atalak foru dekretu horretan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu gizarte gaien, familiaren eta adingabeen babesaren esparruan, bereziki, honako hauek:

  1. Kontrolatu eta ikuskatzea, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean, gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta horien hartzaileek betetzen ote duten Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoa.

  2. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen baimen administratiboak kudeatu eta tramitatzea.

    Era berean, begiratuko du agiri arauemaileak eta baldintza teknikoak betetzen diren, Egoitzetako plazak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioarenak eta Nafarroako Foru Komunitateko mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroaren zerbitzuaren esparru-akordioarenak.

    Beraz, hortik ondorioztatzen da gizarte zerbitzuen ikuskapena kontrol eskumen gisa hartu behar dela, ez bakarrik kontrolatzeko zentro eta zerbitzuek nola betetzen duten baliabideen eta eginkizunen arloan indarra duen araudia eta zenbateraino betetzen diren zerbitzu-emaileek sinatutako kontratuetako baldintzak eta agiri arauemaileak, zeren gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubideak zaindu eta errespetatzen ote diren ere kontrolatu behar baita.

    Gainera, zaindu behar du pertsonek jasotzen dutela beren beharretarako laguntza egokia, hots, laguntza osoa, espezializatua eta pertsonalizatua.

    Eta premisa horiek izanen dira Ikuskapen Plan honen jarduketa-lerro nagusien oinarriak.

    2022rako Ikuskapen Planak biltzen ditu egoera epidemiologikoaren ondorioz 2020an eta 2021ean sartu ziren neurrietako batzuk (espazioen eta distantzien kontrola, talde txikiak jardueretan, maskara eta babeserako elementuak erabiltzea, eta abar).

    Halaber, Ikuskapen Plan hau egokitzen zaio abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren onespenari (291. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), kontuan hartuta araudi horren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintza funtzionalak eta materialak egokitzeko epea (92/2020 foru dekretuak, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua arautzen du adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan, eta, bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea).

    Ikuskapen lanari eusten zaio kontrolatzeko betetzen diren araudiak eta PAGNAren eta zerbitzu-emaileen artean sinatutako kontratuak edo kontzertuak, egiaztatu dadin entitate horiek eman eta Nafarroako Gobernuak ordaintzen dituen zerbitzuak egiten direla administrazio kontratugileak ezarritako baldintzetan eta hark eskatutako kalitate mailarekin, horretarako emandako jarraibideek edo araudiek emandako malgutasunarekin eta kontuan izanik osasun publikoaren errekerimenduak betetzearen ondoriozko eskakizunak, hala nola prebentzio neurriak eta jardutekoak COVID-19aren agerraldi deklaratuen aurrean.

    Aurreko urteetan bezala, baieztatuko da betetzen diren Egoitzako postuak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioa arautzen duten orrien baldintza teknikoak eta administratiboak. Zehazki, egiaztatuko da baden berdintasun planik zerbitzuak ematen dituzten entitateetan eta zer prestakuntza aurreikusten den alor horretan, entitatearen urteko prestakuntza planaren barnean. Halaber, egiaztatuko da langileen betebeharrak eta ratio global lotesleak betetzen diren, eta baldintza teknikoak betetzen diren, arreta pertsonengan zentratzen duen eredua ezartzeari dagokionez eta bizitzako historiak sartzeari dagokionez, lan metodo gisa eta erabiltzaileari arreta pertsonalizatua emateko metodo gisa. Halaber, aurreko urteetako helburuekin segituz, bizikidetza errealeko unitateen ezarpenarekin jarraituko da (bizitzeko espazioak erabiltzaileen eta langileen talde txikietarako), arreta pertsonalizatuagoa eta etxekotasun handiagoa eskaintzen baitute.

    Alderdi hauek guztiak, bai langileen ratioa, bai berdintasun planak, bai pertsonarengan zentratutako arretaren ereduari buruzkoak, denak berraztertuko dira, baita ere, administrazioarekin kontratua izenpetu ez duten zentro eta zerbitzuetan, arreta-lerro hau delako zerbitzu sozialen funtzionamendua eta baimenak arautzen dituen araudi berriaren helburu nagusia (abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak onetsi zuena eta 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abenduaren 17koan); izan ere, araudi berriak alderdi horiek exijitzen ditu martxan jartzeko baldintza gisa (baimena eta aldez aurretiko komunikazioa), eta 4 urtera arteko gehieneko epe bat ezartzen du araudiak indarra hartu baino lehen baimendutako zerbitzuentzako, egokitu daitezen.

    Aurreko urteetan bezala, egiaztatuko da erreferentziako langile dibertsifikatuaren figura badagoela, zeina erabiltzaileak aukeratzen baitu harekiko kidetasuna errespetatuz. Aurreko urteetan eskatu den bezala, ahalegina eginen da figura horrek rol garrantzitsua bere gain har dezan, erabiltzailearen arretan eta zerbitzuko gainerako langileekin eta familiarekin ezartzen den komunikazioan. Hori dela eta, ezagutzeaz gain, erabiltzaileak berak hautatu beharko du, eta bere Banakako Arreta Plana egiten eta aldatzen aktiboki parte hartu beharko du.

    Era berean, arauak ezartzen ditu bi eskakizun, garrantzi erabatekoa dutenak, eta horiek betetzen ahalegina eginen da: norbanako arreta plan integralak izatea (plan pertsonalizatuak, gustuak, interesak eta gaitasunak kontuan hartzen dituztenak), eta helburuak finkatzea, baita horiek lortzeko jarduketak ere. Plan horiek erabiltzaileekin edo beren senideekin gaurkotuta, informatuta eta adostuta egon behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR