18/2022 FORU LEGEA, ekainaren 13koa, Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 18/2022 FORU LEGEA, ekainaren 13koa, Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea hein batean aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, LAGUN EGITEKO ANIMALIAK NAFARROAN BABESTEARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 19/2019 FORU LEGEA HEIN BATEAN ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Lanerako, laguntzarako edo eginkizun sozialerako animalien erabileraren errealitate soziala eta funtzionalak arazo larriak aurkitzen ditu bere jasangarritasun eta garapenerako, modu orokorrean sartzen baitira lagun egiteko animalien babeserako araudietan –Espainiak 2017ko ekainaren 23an berretsitako Lagun Egiteko Animalien Babesari buruzko Europako Hitzarmenaren arabera, animalia horiek dira gizakiak dauzkanak edo gizakiak edukitzeko bideratuak, bereziki bere etxean, aisialdirako eta haren konpainia izateko–; izan ere, haien jarduera nagusia ez da konpainia egitea eta ez dira etxean bizitzen.

Gainera, lanerako, laguntzarako edo eginkizun sozialerako animaliak erabiltzen diren jarduera askotan bada jada araudi sektorial joria (hala nola zezen ikuskizunetan parte hartzen duten animaliak, hasierako testuan salbuetsi zirenak).

Artikulu bakarra. Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea aldatzea.

Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legeak aldaketa hauek izanen ditu:

Bat.–4. artikulua honela idatzita geldituko da:

“4. artikulua. Aplikatzekoak diren baztertzeak.

Lege honen aplikazio-esparrutik baztertuta daude:

1. Ekoizpenerako animaliak, foru lege honen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa ezertan galarazi gabe.

2. Basa faunako animaliak, ehizakitzat hartutako basa faunako espezieak, subespezieak eta populazioak, eta araututako ehiza-jarduera.

3. Zezen-ikuskizunetan erabiltzen diren animaliak.

4. Esperimentaziorako eta beste xede zientifiko batzuetarako erabiltzen diren animaliak.

5. Parke zoologikoetan dauden animaliak”.

Bi.–5. artikuluaren 3. apartatua honela agertuko da idatzita:

“3. Lanerako animaliak, laguntzakoak edo eginkizun soziala edo kirolekoa dutenak: jarduera edo xede jakin baterako erabiltzen diren lagun egiteko animaliak; esate baterako, zaintzarako txakurrak, artzain-txakurrak, laguntza-txakurrak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR