18/2021 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 18/2021 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

2022RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

    1. Onetsi egiten dira 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontuak.

    2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    Halaber jasoko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio eremuan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

    2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 5.273.126.597 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, haien zenbateko bateratua 5.273.126.597 eurokoa da.

    3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.922.275.084 eurokoa da, baturik diru-sarrera ez-finantzarioak, kontabilitate nazionalaren doikuntzak eta baimendutako defizita.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

    Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, beharrezkoak direnean Europar Batasunak kofinantzatutako programak eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko ekitaldian zehar, jarraituz Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Kreditu-aldaketak eragin zuzena badu Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu-zabalpenak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2022ko ekitaldirako zabalgarritzat joko dira lehendik dauden edo ekitaldian sortu behar diren partida guztiak, xede dutenak terrorismoaren biktimak edo indarreko legedian jasotako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei erreparazioa ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak ematea, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiak ere.

    Horiez gain, zabalgarriak izanen dira, 2022ko ekitaldirako, koronabirusaren aurkako borrokarako neurri bereziak finantzatzeko helburua duten partida guztiak, bai lehendik daudenak bai ekitaldian sortu direnak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan jasotako mugak izan gabe; partida horien izena “COVID-19” izanen da.

    Gainera, zabalgarriak izanen dira, 2022ko ekitaldirako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko itxarote-zerrendak murrizteko neurriak finantzatzeko partida guztiak, lehendik daudenak edo ekitaldian horretarako sortu behar direnak; partida horiek “Itxarote-zerrendak” izena izanen dute.

    Aurrekoez gainera, honako hauek ere zabalgarritzat joko dira:

    1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

    1. 020002-04100-1001-921400 partida, “Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi, kontseilari ohi eta beste goi-kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

    2. 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    3. 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk aitortzea” izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsari-igoera” izenekoa.

    5. 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    6. 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatiko kalte-ordainak” izenekoa.

    7. 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    8. 060003-06100-2276-921500 partida, “Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko edukien agregatzaile baten bideragarritasun plana” izenekoa.

    9. 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

      2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

    10. 100000-10000-4709-441100 partida, “Audenasa. Merkataritza-politika” izenekoa.

    11. 110003-11500-3509-923700 partida, “Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordainsaria” izenekoa.

    12. 110003-11500-3101-951102 partida, “Interesak eta kreditu komisioak” izenekoa.

    13. 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    14. 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma” izenekoa.

    15. 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    16. 111002-11300-6050-923100 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Eraikin eta obretako altzariak eta ekipamendua” izenekoa.

    17. 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioen erosketa” izenekoa.

    18. 151000-17300-2273-923400 partida, “Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jasotzea eta integratzea” izenekoa.

    19. 155003-17800-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    20. 155003-17800-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan” izenekoa.

      3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

    21. 210001-21100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.

    22. 211001-21200-4600-942108 partida, “Udalentzako ekarpena, ekonomia-jardueren gaineko zergaren erreformaren eraginez sarrerak galtzeagatik” izenekoa.

    23. 220000-22000-6010-453300 partida, “Prezioen berrikuspena” izenekoa.

    24. 220003-22200-2090-453200 partida, “A-12 Iruña-Logroño autobiaren kanona” izenekoa.

    25. 220003-22200-2090-453202 partida, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.

    26. 220003-22200-6010-453305 partida, “Errepide sarearen zainketa eta kontrol zentroa” izenekoa.

    27. 220003-22200-6010-453306 partida, “Zoruak sendotzea” izenekoa.

    28. 220004-22100-4700-452100 partida, “Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. Fasea” izenekoa.

      4. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

    29. 320000-32100-4809-261400 partida, “Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak” izenekoa.

    30. 320000-32100-7800-261400 partida, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak” izenekoa.

      5. Hezkuntza Departamentuko partida hauek:

    31. 400000-40100-3501-321100 partida, “Berandutze-interesak” izenekoa.

    32. 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak” izenekoa.

    33. 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk aitortzea” izenekoa.

    34. 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    35. 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

    36. 410002-41600-4609-322000 partida “DBHko ikasleak eskolatzen diren toki entitateentzako transferentziak” izenekoa.

    37. 410002-41600-6081-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

    38. 410002-41600-7811-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako programa” izenekoa.

    39. 410004-41600-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

    40. 410004-41600-2230-324100 partida, “Eskola-garraioa” izenekoa.

    41. 410004-41600-2230-324102 partida, “Hezkuntza bereziko eskola-garraioa” izenekoa.

    42. 410004-41600-4800-324100 partida, “Eskola-garraiorako banakako laguntzak”...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR