18/2017 FORU LEGEA, abenduaren 27koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituena 2018. eta 2019. urteetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANAKETA EZARTZEN DITUENA 2018. ETA 2019. URTEETARAKO.

HITZAURREA

Nafarroako toki ogasunek behar adinako baliabideak izanen dituzte legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko, eta, funtsean, beren tributu propioez eta Estatukoetan eta autonomia erkidegoetakoetan parte hartuz hornituko dira. Konstituzioaren 142. artikuluan, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legean eta Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzen da horrela.

Nafarroak eskumena du toki ogasunei dagokien arloa arautzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, toki ogasunei buruzko VIII. tituluan xedatzen duenez, 259. artikuluan zehazki, Nafarroako toki entitateek beren eskumenak erabili eta beren esku utzitako helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaizkie; baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege baten bidez arautuko dira, Nafarroaren toki araubideari dagokion gaia baita.

Aurrekoa betetzeko xedez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributuak eta Foru Komunitatearenetan eta Estatuarenetan duten parte-hartzea.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, I. tituluan, toki ogasunen baliabideen gainekoa baita, 123. artikuluan hain zuzen, zehatzago arautzen du zenbateraino har dezaketen parte toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan.

Abenduaren 21eko 21/2016 Foru Legearen bidez ezarri ziren toki ogasunek, 2017ko ekitaldirako, transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa; agindu horretan, urtebeteko indarraldia ezarri zen, Nafarroako toki antolaketa berrirako araudia egiteko fasean gaudelarik, eta toki entitateen finantzabiderako etorkizuneko sistemari buruzko eztabaida puri-purian dugula, beharrezkotzat jotzen zelako epe hori salbuestea, gai horiei buruz aurrerago onetsiko diren legeak ez baldintzatzeko.

Nafarroako toki antolaketa berriaren prestaketa lanak amaitu gabe daudenez, 2018. eta 2019. urteetarako ere komeni da foru lege bat onestea, lehengo baldintza berberak daudela ikusita.

Foru lege honek ezartzen du, lehenengo eta behin, zein den toki entitateek transferentzia arrunten eta beste laguntza batzuen kontzeptuetan Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbateko osoa.

Aurreikusirik dago toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa 2018ko ekitaldian aurrekoan baino handiagoa izanen dela; igoera izanen da Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak (KPIa) izandako bilakaera, 2016ko ekainetik 2017ko ekainera kalkulatuta, ehuneko bi gehituta.

Horrez gain, funtsak igoera nabarmena izanen du, berritasun baten bidetik; izan ere, 2018an 5.800.000 euroko ahalegin ekonomikoa eginen da, Nafarroako udalek montepioen finantzaketarako egin beharreko ekarpenetan laguntzeko.

Aurreikusirik dago toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa 2019ko ekitaldian aurreko ekitaldian baino handiagoa izanen dela; igoera izanen da Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak (KPIa) izandako bilakaera, 2017ko ekainetik 2018ko ekainera kalkulatuta, ehuneko bi gehituta.

Horrela, jarraipena ematen zaio toki entitateen eskura jartzen diren baliabide ekonomikoak indartzearen ildoari, abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legearekin hasitakoari, aurreko urteetan izandako murrizketak konpentsatzeko.

“Transferentzia arruntak” izeneko atalaren zenbatekoaren igoera hau izanen da: aurreko ekitaldiko transferentzia arrunten zenbatekoari aurreko urteko KPIa (ekainetik ekainera bitartekoa) gehi ehuneko bat aplikatuko zaio, eta, horren emaitzari, toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren, aurreko ekitaldikoaren, ehuneko bat gehituko zaio (montepioen finantzaketaren atala kontuan izan gabe).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 123.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, transferentzia arruntak formula jakin baten bidez banatuko zaizkie udal eta kontzejuei, zuzentasunaren eta proportzionaltasunaren irizpideak kontuan hartuta, eta aipatu printzipio nagusiak gauzatzen dituzten parametroetan oinarriturik.

Ildo horretan, foru lege honek proposamena egiten du transferentzia arrunten funtsaren banaketan ekitate horizontalaren printzipioa aplikatzeko, eta funts hori partitzeko, zuzenean, toki entitate bakoitzaren gastu beharren arabera eta ahalmen fiskalaren alderantzizko proportzioan; horrela bermatzen da gehiago jasoko duela gastu behar handiagoa eta/edo baliabide berekiak eskuratzeko ahalmen txikiagoa duenak.

Banatzeko sistema bi mailatan antolatzen da. Lehendabizi, funtsaren birbanaketa bat ezartzen da udalen artean, Iruñeko Udala barne, haren balizko berezitasuna kontuan hartzen baita Hiriburutza Agiriari dagokion diru-esleipenean; bigarrenik, kontzejuek beren udalari emandako zenbatekoan izan beharreko parte-hartzea finkatzen da, kontzejuko bizilagunen kopuruaren proportzioan.

Lehen mailako banaketa-sistemarako, udalerri bakoitzarentzat bi indize lortu behar dira, bata, gastu beharrena, eta bestea, ahalmen fiskalarena, eta horiek zenbatesteko bideak taxutu dira estatistikako prozeduretan oinarrituta, Nafarroako toki entitateen sektoreko kontabilitateari buruz dagoen informazioari aplikatu ondoren.

Gastu beharren indizea sei aldagai linealki konbinatuz lortzen da; tokiko gastu arruntean eragin handia dute aldagai horiek, eta haietako bakoitza gastua esplikatzeko duen ahalmenaren bidez ponderatzen da. Aldagai horiek zehazturik zeuden Funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezarri zituen azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legean, eta hauek dira: entitate bakoitzeko populazioa, hiri lurzoru garbiaren azalera, 65 urte edo gehiagoko biztanleen kopurua, etorkinak, azalera osoa eta barreiatze-indizea (populazioaren kontzentrazio indizearen alderantzizkoa).

Ahalmen fiskalaren ponderazio indizea 0,3491 da, hori baita indize horretan ordezkatuta dauden toki baliabide ekonomikoen baturak egiten duen portzentajea finantzatu beharreko gastu arrunt guztiekiko. Baliabide horiek honakoak dira: hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioak, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta herri-lurren aprobetxamenduagatiko sarrerak. Horrenbestez, lurren gaineko egungo kontribuzioak dakartzan sarreren ponderazioak funtsaren banaketa sisteman duen eragina kontuan hartuta, foru legean aurreikusita dago udalek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR