18/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 16/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, jokoari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA 16/2006 FORU LEGEA, ABENDUAREN 14KOA, JOKOARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

2015eko urtarrilaren 13an, Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak erabaki bat onetsi zuen, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “ludopatia modu eraginkorrean sar dezan Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Planean, substantziarik gabeko adikzioen artean, eta bereziki gazteen artean gora egiten ari den arazo horri buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina berariazkoak egin ditzan”.

Halaber, erabakian esaten da beharrezkoa dela “koordinazio-tresna formal eta egonkorrak” ezartzea Aralar-Nafarroako Ludopaten Elkarte eta “Osasun Departamentuaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Gizarte Gaietako Departamentuaren artean, gazteen ludopatiaren prebentziorako berariazko plan bat egiteko, non honakoak bilduko baitira: familientzako, osasun-langileentzako eta irakasleentzako prestakuntza, eta gai hori ikastetxeetan lantzeko hezkuntza materialak sortzea”.

Eta, oso bereziki, Parlamentuaren testuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “har ditzakeen araugintza-neurriak azter ditzan, kirol apustuen establezimenduetan kontrol-neurriak ezartze aldera, adingabeek haietara sartzerik izan ez dezaten”.

Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, sektorean online modalitateak agertu aurretik onetsi zen. Onespen-garai hori dela-eta, teknikaren egoeraren ondorioz, online jokoari buruz gaur egun ezagunak diren aukeren eta horiek kolektiborik babesgabeenengan izan dezaketen balizko inpaktuaren berririk ez zegoen; horrenbestez, testuan ez zen halako aukerarik aurreikusten, eta hutsuneren bat nabari zaio, batez ere sarbidearen eta jokoan parte hartzearen debekuei dagokiena. Hutsune hori bete beharra dago.

Geroago, Jokoa arautzeko 13/2011 Legeak, maiatzaren 27koak, modua eman zuen jokoaren merkatua online kanalari irekitzeko. Nahiz eta jokoaren merkatua gehienbat presentziala izan, 2013an jokaturiko guztizko kopuruak (28.112 milioi euro, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak argitaraturiko azken joko-oroitidazkiak, 2013ko ekitaldikoak, dioenez) agerian uzten du azken bi ekitaldietan izandako gorakada (2012an %4,46, eta 2013an %6,32). Azken ekitaldietan merkatu presentzialak erakutsi duen beheranzko joera dela-eta, gorakada horren zergatia online jokoaren merkatuaren sorrera izan da, zeinak, aipaturiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR