17/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu kartak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

106. ALDIZKARIA - 2022komaiatzaren31 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 17/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu kartak onesten dituena. Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu kartak arautu zituen. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzu karten diseinua eta egitura ezarri ziren.

Urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legeak, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoak, xedapen gehigarri bakarrean ezarri zuen kultur arloko eskumena duen departamentuak zerbitzu kartak onetsiko dituela, eta bertan zehaztuko dela zein diren prestazioak bere eskumen esparruetan, haien kalitatea hobetzeko eta herritarren beharrei, gogoei eta eskaerei hobeki erantzuteko, bai eta, azkenik, foru lege honetan aitortzen diren kultur eskubideak baliatzea bermatzeko ere.

Zerbitzu kartetan Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren konpromisoak bildu dira, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua, Liburutegi Zerbitzua, Museoen Zerbitzua, Kultur Ekintza Zerbitzua, Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala (Argitalpenak) herritarrekin lotuz.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR