17/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eramateko modua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 17/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eramateko modua arautzen duena. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen. Erregelamendu horren 61. artikuluak arautzen du zeintzuk diren jarduera enpresarialak edo profesionalak betetzen dituzten zergaren subjektu pasiboen betebehar formalak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak. Hartara, artikulu horren 8. apartatuan, baimena ematen dio tributu arloko eskumena duen departamentu horren titularrari ezar dezan nola eraman behar dituzten subjektu pasiboek erregistro-liburuak, beren etekina zehazteko aplikatzen duten zenbatespenaren araubidearen arabera.

Agindu horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 176/2004 Foru Aginduak ematen zituen; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eraman eta eginbidetzeko modua ezartzen da foru agindu horretan. Haren edukia eguneratu eta berrikusteko asmotan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Agindua onetsi zuen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eraman eta eginbidetzeko modua arautu, eta maiatzaren 25eko 176/2004 Foru Agindua indargabetzen duena.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzeko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legearen bidez, aldatu egin da, beste arau batzuen artean, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta kendu egin da jarduera enpresarialen eta profesionalen etekin garbiaren zenbatespen objektiboaren araubidea; haren ordez, zuzeneko zenbatespen araubide berezi bat ezarri da, eta, beraz, orain zuzeneko zenbatespen araubidea da –normala, erraztua eta berezia– pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren etekin garbia zenbatesteko araubide bakarra.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 36.B.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, jarduera enpresarialak bete eta haien etekina zuzeneko zenbatespeneko modalitate berezi honetan zehazten duten subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 61.3 artikuluaren a) eta b) letretan ezarritako erregistro-liburuak eraman beharko dituzte (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), salbu eta kontabilitatea eramaten badute merkataritza-kodean aurreikusitakoaren arabera.

Modalitate bereziari dagozkion zehaztasunak jasotzeko eta erregistro-liburuak eginbidetzeko betebeharra kentzeko, gaur egun zaharkitua eta erabilera praktikorik gabekoa baita, uste da komeni dela abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduaren edukia berrikustea, foru agindua bera indargabetzea eta foru agindu berri bat onestea, pertsona fisikoen gaineko errentaren gaineko zergaren erregistro-liburuak eramateko modua baizik arautuko ez duena.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 61.8. artikuluan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) zehaztutako gaikuntzaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Jarduera enpresarialen erregistro-liburuak, haien etekina zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuan eta berezian zehazten dutenen kasuetarako.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 61.4 artikuluan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 24ko 174/1999 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori), etekina zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuan zehazten duten jarduera enpresarialak egiten dituzten subjektu pasiboak beharturik daude honako erregistro-liburu hauek eraman eta gordetzera:

  1. Salmenten eta sarreren erregistro liburua.

  2. Erosketen eta gastuen erregistro-liburua.

  3. Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua.

    2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Testu Bateginaren 36.B.6 artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintza Foru Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori), jarduera enpresarialak bete eta haien etekina zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate berezian zehazten duten subjektu pasiboak beharturik daude 1. apartatuko a) eta b) letretako erregistro-liburuak eraman eta gordetzera.

    3. Zergaren aplikazio-esparruan kokatutako zenbait establezimenduren titularrek establezimendu bakoitzean eraman ditzakete aurreko apartatuan ezarritako erregistro-liburuak (liburu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR