164/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.1. XEDAPEN OROKORRAK1.1.3. Foru Aginduak164/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzen duena bulegoen mailan. Azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi ziren.Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.Horrekin bat etorriz, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Estatutuen 21. artikuluak xedatzen duenez (azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako estatutuak), bulegoak eta bulegoekin parekatutako beste unitate administratibo edo teknikoak gazteriaren arloan eskumena duen kontseilariaren foru aginduaren bidez sortu, aldatu edo kenduko dira, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariak edo zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik txostena emanda funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek. Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren bulego mailako egitura egokitzearren, bidezkoa da araudi berria onestea.Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz,AGINTZEN DUT:1. artikulua. Xedea.Foru agindu honen xedea da Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzea, bulegoen mailan eta ataletatik beherako beste mailetan.2. artikulua. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren egitura.Nafarroako Gazteriaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:a) Administrazio eta Kudeaketa Atalaren menpe:–Gazteriaren Etxeen Bulegoa.b) Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalaren menpe:–Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.–Parte-hartzearen eta Sormenaren Bulegoa.c) Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalaren menpe:–Aisialdi Hezigarriaren Bulegoa.–Gazte Entitateen Bulegoa.3. artikulua. Gazteriaren Etxeen Bulegoa.Gazteriaren Etxeen Bulegoak, Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:a)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR