16/2021 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 16/2021 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEKOA, ESPETXEETAKO OSASUN ARLOKO ESKUMENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI ESKUALDATZEAREN ONDORIOZ TRANSFERITUTAKO LANGILEEN SOLDATAK ORDAINTZEKO.

HITZAURREA

Espetxeetako osasun arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Transferentzien Batzordeak 2021eko ekainaren 2an hartutako Erabakia, abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoa.

Transferitutako langileak 4 sendagile, 3 erizain, farmazialari 1 eta erizaintzako 2 laguntzaile dira. Guztiak Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikita egonen dira, farmazialaria izan ezik, Farmazia Prestazioen Proiektuan sartuko baita.

Haien soldatak ordaindu ahal izateko, kreditu-gehigarri bat eskatu da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Oinarrizko Osasun Laguntzako Programetako eta Zerbitzu Zentraletako langileen kapituluko zenbait partidatatik hartu beharrekoa, langileak programa horiei atxikita daude eta.

Langileen arloko gastu hauek egotzi beharreko partidetan egun dagoen kreditua ez da nahikotzat jotzen langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eskualdatzeak dakarren gastua estaltzeko. Zehazki, guztira 265.326,40 euroko zuzkidura proposatzen da zenbait partidatan.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren 1. puntuak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Artikulu horren 2. apartatuan ezartzen denez, foru lege proiektu horretan zehaztu behar da zein baliabide diren egin nahi den gastu handiago hori finantzatuko dutenak; edozein gastu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR