159/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 159/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Azkenik, aipatu behar da ezen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zela, eta errege dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak administrazioko epeak eten zituela, eta baldintzak bertan behera utzi. Xedapen horretan adierazten da, orobat, organo eskudunak erabakitzen ahalko duela, ebazpen arrazoitu baten bidez, behar-beharrezko zer neurri hartuko diren, antolaketari eta instrukzioari dagokienez, ez dakien kalte larririk sortu prozeduretan interesdun direnen eskubide eta interesei; halaber, organo horrek erabakitzen ahalko du interes orokorra babesteko ezinbestekoak diren prozedurekin jarraitzea. Laguntzen deialdi hau tramitatzea interes orokorrekoa da familientzat, eta COVID-19aren inpaktuak eragindako egungo egoerei laguntzeak deialdiaren interes orokorra areagotzen du. Horrek deialdia tramitatzea justifikatzen du.

Foru agindu honen xedea da familiaren esparruan zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Hiru egoera hauetarako emanen dira laguntzak:

  1. Adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentziagatik eta, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik.

  2. Familia ugarien eta guraso bakarreko familien barruan sortzen diren aparteko gastu beharrezkoak estaltzeko. Halakotzat hartuko dira entzumen-protesiak, preskripzio optikoak eta ortodontzia erosteko edo ordezteko beharrezkoak direnak.

  3. Lana eta familia bateragarri egitea errazteko, guraso bakarreko familia akreditatuei dirulaguntzak emanez.

    Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira; hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

    Laguntza mota bakoitzerako zuzkidura aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen partidan ezarriko da, eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean aurreikusitako gastua baimenduko da, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

    Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2020ko apirilaren 1eko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bitartez ematea baimentzen duena.

    Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak xedatutakoa kontuan hartuta,

    AGINTZEN DUT:

    1. Familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan agertzen direnak.

    2. Oinarri arautzaile hauek indarra izanen dute 2020tik 2023ra bitarteko urteetan.

    3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

    Aurrekoa gorabehera, etenda daude deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epeak. Epeen zenbaketa berriz hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen dutenetik.

    5. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

    Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

    1. ERANSKINA

    Aldizka ordainduko diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko oinarri arautzaileak, langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, langile horiek lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak, eritasunagatik edo istripuagatik, zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko eszedentzian daudenean

    Lehendabizikoa.–Laguntzaren xedea eta onuradunak.

    1.1. Aldizka ordainduko diren zuzeneko laguntza ekonomiko hauen helburua da langileen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea, lan eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, eta oinarri arautzaile hauen bigarren oinarrian zehaztutako kasu batean daudenean.

    1.2. Laguntzaren onuradunak hauek dira:

    1.2.1. Lehen mailako ahaideak, adingabeak eta pertsona helduak zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko lan eszedentzia hartu duten langileak, sortutako gaixotasunagatik eta/edo istripuagatik.

    1.2.2. Gastua onesten den aurrekontu-ekitaldian eszedentzian dauden eskatzaileak.

    1.2.3. Eszedentziaren hasierako eguna gastua onesten den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte duten pertsonak.

    Kasu guztietan, bigarren oinarrian bildutako egoeraren batean egon beharko dute eskatzaileek, eta oinarri hauetan ezarritako gainerako baldintzak bete.

    Bigarrena.–Ekintza diruz lagungarriak.

    2.1. Honako egoera hauetarako eszedentzietan ematen ahalko dira dirulaguntzak:

  4. Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak edo harrerapean edo tutoretzapean dauden adingabeak zaintzeko, ospitaleratuta dauden bitartean eta/edo handik atera ondoren haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

  5. Eritasun larria edo istripu larria izan duten lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, (odol bidezkoak, ezkontidea edo bikotekide egonkorra), betiere ospitaleratuak baldin badaude eta eritasuna eta/edo istripua bitartean eta/edo ondoren zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra baldin badute.

  6. Seme-alabak zaintzeko, bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko kide den adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna duenean, edo, bestela ere, 6 urtetik beherakoa denean. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

  7. Seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean, baldin eta familia-unitateko adingabeetako bi gutxienez 6 urtetik beherakoak badira, jaio berria(k) barne. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

  8. Seme-alaba adingabeak zaintzeko, urtebetetik gorako adopzio edo harreren kasuan.

  9. Seme-alaba adingabeak zaintzeko, erditze, adopzio edo harrera anitzen kasuan.

    2.2. Odol bidezko lehen graduko ahaide heldua eritasunagatik edo istripu larriarengatik ospitaleratuta dagoela edo egon dela eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar duela edo behar izan duela egiaztatzeko, osasun arloko langile batek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    2.3. Ez dira inola ere familiako kidetzat hartuko aldi baterako desplazatutako adingabe atzerritarrak, ezta tratamendu mediko baterako, oporretarako edo eskolatzeko aldi baterako etorri direnak ere.

    Hirugarrena.–Laguntzaren zenbatekoa eta iraupena.

    3.1. Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, laguntzen zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean onesten dena izanen da.

    Oro har, laguntzen zenbatekoa ezin da kopuru honetatik beherakoa izan:

  10. 645,30 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko a) eta b) letretako kasuetan.

  11. 450 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko c), d), e) eta f) letretako kasuetan.

    3.2. Eszedentzia lanaldi partziala izanik eskatzen denean, aurreko sei hilabeteetan kotizatutako lanaldiaren araberakoa izanen da laguntza, edo, aldizkako langile finkoen kasuan, aurreko urtean kotizatutako 180 egunen araberakoa.

    3.3. Laguntzek iraupen hau izanen dute:

    –Gastua onesten den ekitaldian eszedentzian dauden pertsonen kasuan, laguntza emanen da ekitaldi horren urtarrilaren 1etik, edo, eszedentzia gero hasi bada, eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, ekitaldi horretako abenduaren 31 arte, gehienez.

    –Eszedentzia hasi bada aurreko ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte, laguntza emanen da eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, gastua onesten den ekitaldiko abenduaren 31ra arte.

    3.4. Laguntzak ez du inoiz iraunen 12 hilabete baino gehiago.

    3.5. Langileen hilabeteko ordainsarietan benetako murrizketa dakarten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR