158/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 17ko 132/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, prebentzio neurriak eta gomendioak ezartzen dira adinekoen, desgaitasuna dutenen eta adingabeen esparruan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak irauten duen bitartean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 158/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 17ko 132/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, prebentzio neurriak eta gomendioak ezartzen dira adinekoen, desgaitasuna dutenen eta adingabeen esparruan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak irauten duen bitartean. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez. Horren ondorioz, mugitzeko muga zenbait ezarri ziren, baina neurri horiek bete beharretik kanpo utzi ziren funtsezko zerbitzuak, besteak beste, adinekoak, adingabeak, dependentzia duten pertsonak, desgaitasunen bat dutenak edo bereziki ahulak diren pertsonak zaindu eta haiei laguntzearekin lotuta daudenak.

Gero, martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez, hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren 2. artikuluko 1. apartatuan ezarri zen zentro horiek jardunean segitu behar dutela, eta, COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela kausa, ezin dutela jarduerak ixtea, murriztea edo etetea edo lan kontratuak bertan behera uztea dakarren inolako neurririk hartu, salbu eta autonomia erkidegoko agintaritza eskudunak, gertatzen diren inguruabarrak ikusita, erabakitzen badu ez dela beharrezkoa zentroak jardunean segitzea.

Era berean, martxoaren 27ko 9/2020 Errege Lege-dekretuaren 1. artikuluak ezartzen du, batetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako alarma egoerak iraun bitartean, adinekoen, dependentzia duten pertsonen edo desgaitasuna duten pertsonen gizarte zerbitzuak, edozein dela ere haien titulartasuna (publikoa edo pribatua) edo kudeaketa araubidea, errege dekretu horretan ezarritako helburuak lortzeko funtsezko zerbitzutzat hartuko direla, betiere Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak zehaztutakoaren arabera, eta bestetik, funtsezko zerbitzuak direnez, aurreko apartatuan adierazitako establezimenduek jardunean segitu beharra dutela, eta beren jarduera partez murriztu edo eteten ahalko dutela, bakar-bakarrik, agintari eskudunek baimentzen diotenaren arabera.

Eskumen horiek erabiliz, Eskubide Sozialetako kontseilariak, martxoaren 17ko 132/2020 Foru Aginduaren bidez, zenbait kasu zehaztu zituen gizarte zerbitzuei dagokienez, jarduerak neurri batean edo bestean eteteko.

Ministroen Kontseiluak 2020 apirilaren 28an Normaltasun berriranzko plana onetsi ondoren, zenbait ministro aginduren bidez onetsi da nola berreskuratzen ahal diren, zenbait fasetan, eten ziren jarduerak, betiere egiaztatuz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR