156/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen Gradu eta Masterreko Ikasketa Ofizialetan Aparteko Sariak emateko Arautegia argitaratzeko agintzen da. 2016ko urtarrilaren 27ko Gobernu Kontseiluan hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2016ko urtarrilaren 27ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, “Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen Gradu eta Masterreko Ikasketa Ofizialetan Aparteko Sariak emateko Arautegia” onesten duena.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAK EMATEN DITUEN UNIBERTSITATEKO GRADU ETA MASTER IKASKETA OFIZIALETAN APARTEKO SARIAK EMATEKO ARAUTEGIA ONESTEN DUEN ERABAKIA

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2009ko ekainaren 23an eginiko bileran, ikasketa bukaeran Aparteko Sariak emateko bertako arautegia onetsi zuen.

Onetsi zenetik sei urte igarota, egoki ikusi zen eguneratzea, mugikortasun deialdietan ezarri ohi den batez besteko notaren kalkulua aplikatuz, unibertsitateko master ikasketa ofizialak ere barnean hartuz, eta 20 tituludunen gutxieneko kopurua ezarriz, Aparteko Sari bat emateko aukera egon dadin.

Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordeak proposatuta, 2015eko otsailaren 18an egindako Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen Unibertsitateko Gradu eta Master ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko arautegiaren proposamena. Zuzenketa aurkezteko epe bat ireki zen, eta epea 2015eko martxoaren 6an amaitu zen. Ez zen zuzenketarik aurkeztu.

Azaldutako guztiarengatik eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak proposatuta, 2016ko urtarrilaren 27ko Gobernu Kontseilura aurkeztu da arautegi hori, hark onets dezan.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, 2016ko urtarrilaren 27an egindako bileran, hartu duen erabakia,

ERABAKIA:

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen Unibertsitateko Gradu eta Master ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko arautegia.

  1. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Ikasketen Amaierako Aparteko Sariak ezarri ditu Unibertsitateko gradu eta master ikasketa ofizialak dagokion deialdian zehazten den ikasturtean bukatu dituzten Unibertsitateko ikasleentzat.

  2. artikulua. Ikasle batek Aparteko Saria jasotzeko aukera izan dezan, baldintza hauek bete behar ditu: bere titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta eta haren tramitazioa egiteagatik dagokion prezio publikoa ordainduta eduki behar ditu, betiere, prozedura bukatu baino lehen, 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  3. artikulua. 1. Graduko edo masterreko ikasketa plan ofizial bakoitzean, alde batera utzita dauzkan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR