15/2018 FORU LEGEA, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIARI BURUZKOA.

HITZAURREA

I

Arlo desberdinetan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) sortzea, zabaltzea eta aplikatzea funtsezkoa da Nafarroaren aurrerakuntzarako. I+G+b-k oparotasuna areagotzen du, bizi-kalitatea hobetzen du eta sorkuntzazko konponbideak ekartzen ditu gure gizarteak dituen desafio nagusietarako.

Europan I+G+b arloan lider diren eskualdeen artean kokatzeko erronka eta gaitasuna ditu Nafarroak. Horretarako ditu hiru unibertsitate, zentro teknologiko ezagunak, talentua, pertsona ekintzaileak eta enpresa berritzaileak, lagunduko dutenak halako ekoizpen eredua finkatzen non berrikuntza sistematikoki txertatuko baita ekoizpen sektorean, enpresen tamaina edozein izanik ere, eta non sektore teknologikoek garrantzia handiagoa izanen baitute.

Halaber, zientzia eta teknologiaren eta sare produktiboaren arteko lankidetza-kultura garatzeak bide ematen dio Nafarroari erronka honi arrakastaz heltzeko.

Aldeko baldintza horiek izanik ere, Nafarroak ez du orain arte lege esparrurik izan zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza modu integralean sustatzeko. Foru lege honek behar horri erantzuten dio, eta abiapuntu du Nafarroako gizarteak eta sektore produktiboak zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa.

Europako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Politikaren eta Estrategiaren eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen esparruan kokatzen da foru lege hau. Horrekin batera, genero ikuspegia zeharkako kategoria gisa txertatzen da ikerkuntza zientifikoan eta teknikoan, prozesuko alderdietan kontuan hartu beharrekoa emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko.

II

Foru lege honek, xedapen zatian, lau kapitulu ditu, eta xedapen gehigarri bat, xedapen iragankor bat eta bi azken xedapen.

Lehenbiziko kapituluan ezartzen dira foru lege honen xedapen orokorrak, xedea, helburu eta printzipio gidariak jasotzen dira, eta, horiekin, bilatzen da berrikuntzaren alderdi guztietan hobekuntza izan dadila: inbertsioan, bikaintasun zientifikoan, talentuan, ezagutzen transferentzian, eragileen arteko lankidetzan eta haien eta eragile ekonomikoen artekoan, eta I+G+b-ren nazioartekotzean.

III

Bigarren kapituluak Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) arautzen du, eta hura osatzen duten baliabideak finkatu eta horien bikaintasuna sustatzen du. Haren eragileak antolatzen dira, ikerketan eta berrikuntzan egiten duten lana bikaintasunera bideratuz, aukera izan dezan hain lehiakorra den ingurune orokorrari dagokion mailan egoteko, eta Nafarroako gizartearen eta sare produktiboaren erronkei erantzuna emateko. Bikaintasuna lortzeko, honako hauek sustatzen dira: nazioarteko batzorde zientifikoak sortzea, zentroen ebaluazioa, doktoreen kopurua handitzea eta eragileen arteko elkarlan estuagoa. Horretarako, finantzaketa publikorako kontuan hartuko dira eragileen emaitza zientifikoak, transferentziakoak eta ekonomikoak.

SINAI sistema osatzen duten eragileak taxutzen dira: unibertsitateak, ikerketa zentroak, osasun ikerketarako institutuak, zentro teknologikoak, enpresaren arloko I+G+b unitateak, dibulgaziorako entitateak eta sistemaren koordinatzailea. Ezartzen da zer baldintza bete behar diren eragile akreditazioa lortzeko, eta haien eskubideak aitortzen eta betebeharrak ezartzen dira. Lankidetzaren, gardentasunaren eta genero berdintasunaren printzipioek gidatuko dute eragile guztien jarduketa.

I+G+b arloko jarduerak egiten dituzten Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileak berariaz arautzen dira: unibertsitateak, ikerketa zentroak, zentro teknologikoak, osasun ikerketarako institutuak eta enpresaren arloko I+G+b unitateak. Horientzat, berariazko baldintza gisa ezartzen da langile doktoreak izatea beren plantilletan, aitortzen zaie deialdi berariazkoetan parte hartzeko eskubidea eta betebehar berariazkoak ezartzen zaizkie.

Foru legeak estatus berariazkoa ematen dio Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen koordinatzaileari, eta, harentzat, betebeharra da elkarlan akordioak edukitzea sistemako eragileen ehuneko berrogeita hamar baino gehiagorekin eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako sektore guztietako enpresekin. Eskubideak aitortzen zaizkio, eta betebehar berariazkoak ezartzen.

Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) Eragileen Erregistroa sortzen da, eta betebehar gisa ezartzen da sistemako eragileen ikerketa taldeen eta ikertzaileen zerrenda eguneraturik izatea. Halaber, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileek hirugarrenei emandako teknologia lizentzien Erregistro berezia sortzen da.

Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseilua sortzen du foru legeak, partaidetza eta aholkularitzako organo gisa. Behar diren eginkizunak esleitzen zaizkio, Nafarroako I+G+b arloa dinamizatzeko gomendioak eta txostenak egiteko eta zientzia, teknologia eta berrikuntza plana prestatu eta haren jarraipena egiteko. Kontseilu horrek Nafarroako I+G+b arloko esparru desberdinetako ordezkariak hartzen ditu bere baitan, eta nazioartean izen ona duten pertsonak ekartzen ditu Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako arlo bakoitzerako.

Halaber, Nafarroako Berrikuntzaren Behatokia sortzen da, eta agintzen zaio behar den sistema garatzea Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) informazioa hedatzeko arlo zientifiko-teknologikoan eta ekonomikoan.

IV

Hirugarren kapituluan, behar diren neurriak jasotzen dira honako hauek bultzatzeko: ikerketa zientifiko eta teknikoa, berrikuntza, ezagutzaren transferentzia, zabalkundea, eta kultura zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea.

Ezartzen da zer neurri zehaztu behar diren, betiere, zientzia, teknologia eta berrikuntza plan bakoitzean, talentu zientifikoa eta ikertzailea sustatzeko eta honako hauek bultzatzeko: ezagutzaren transferentzia, elkarlana, nazioartekotzea, jasangarritasuna, espezializazioa, bikaintasuna eta bokazio zientifiko-teknikoa piztea.

Foru lege honek, I+G+b arloa sektore pribatuan sustatuko dela segurtatzeko, baita Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) finantzaketa eta hartan jasotako neurriak garatuko direla ere segurtatzeko, agintzen du ezen ekitaldi bakoitzean Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egitean behar adina baliabide eslei daitezela I+G+b sustatzeko neurrietarako, gutxienez ere finantzarioa ez den urteko aurrekontuko ehuneko bi.

Europar Batasunak helburu gisa finkatu du barne-produktu gordinaren (BPGd) %3 izanen dela I+G+b arloko inbertsioa. Foru lege honekin, Nafarroak bere egiten du helburu hori 2030. urterako. Eta, halaber, eredu desiragarri gisa ezartzen du I+G+b arloko inbertsioa sektore pribatuan BPGd-aren %2koa izan dadila eta sektore publikoan BPGd-aren %1ekoa.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrek gutxi gorabehera Nafarroako BPGd-aren %20 egiten dute; hortaz, I+G+b arloko inbertsio publikoa BPGd-aren %1ekoa izatea Nafarroako Aurrekontu Orokorren %5 adinakoa izatea da. Ehuneko 5 hori lortu behar da Nafarroan I+G+b arlorako erabilitako inbertsio publiko guztien baturarekin, hau da, Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitateak eta I+G+b-ren sustapena finantzatzeko erabiltzen dituen zenbatekoak gehi Estatuak eta Europar Batasunak Nafarroan I+G+b arlorako erabiltzen dituztenak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan I+G+b arloaren sustapenerako erabilitako zenbatekoa urtero handitu beharko da, harik eta, 2030. urtean, foru lege honen 23. artikuluan ezarritako finantzaketa publikoaren helburuak lortzen diren arte, zifra hauekin: zehazki 2018. urtean %1,15; 2019. urtean %1,25; 2020. urtean %1,35; 2025. urtean %1,6; eta 2030. urtean %2. I+G+b arlorako baliabide publikoak sendotzeko bide horri eusten zaiola segurtatzeko, foru lege honetako xedapen gehigarri bakarrean jaso dira sektore publikoak I+G+b arloan aldi honetan izanen dituen inbertsio helburuak.

I+G+b arloaren balio-katea segurtatuko da, exijituz aurrekontu-baliabideen esleipenean behar diren neurriak jaso daitezela oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua, garapena eta berrikuntza sustatzeko, horiek denek finantzaketa jaso dezaten.

Zientzia, teknologia eta berrikuntza Planarekin eta Estatuko eta Europako ikerketa politikako lehentasunezko ardatzekin bat datozen deialdi publikoen bidez banatuko dira I+G+b arloko jardueretarako laguntzak. Orobat, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileentzako laguntza publikoek segurtatu beharko dute eragileen bikaintasunera bideratuko direla, eta barnean izanen dituzte, balorazio irizpide gisa, bikaintasun eta hobekuntza adierazleak.

Laguntza deialdiek sustatuko dute ikerketa proiektuak batera egin ditzatela enpresek, teknologia eta ikerketa zentroek eta unibertsitateek, transferentziari laguntzeko.

Beste aurreikuspen bat jaso da, alegia deialdien bidez finantzatzen ahalko direla Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen zeharkako gastuak, Europako deialdietan finantzatzen diren zeharkako gastuen portzentajeekin bat, horrela Europako eta eskualdeetako deialdiak homogeneizatzeko, bateratuta egon daitezen eta eragileentzat denak erakargarriak izan daitezen lortzeko.

V

Zientzia, teknologia eta berrikuntza Plana arautzen du laugarren kapituluak; Nafarroako I+G+b arloa planifikatu eta koordinatzeko funtsezko tresna gisa ezartzen du. Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuari dagokio plana prestatzea, esku hartzen duten eragile guztien eta herritarren parte-hartzearekin, eta Nafarroako Parlamentura igorriko da honek eztabaidatu eta onesteko. Planak berak ezartzen dituen eragileei dagokie ekintzak gauzatzea, eta Nafarroako Gobernuan I+G+b arloan eskuduna den departamentuari dagokio jarraipena egitea.

Foru legeak ezartzen ditu Planaren gutxieneko edukiak eta jaso behar dituen lehentasunezko arloak eta arlo teknologiko-estrategikoak. Halaber, jasotzen du ezen haren finantzaketa gauzatu behar dela, Foru Komunitatearen ekarpenez gain, Estatuaren, Europar Batasunaren eta beste entitate publiko eta pribatuen ekarpenekin. Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR