15/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO POLIZIEI BURUZKO MARTXOAREN 23KO 8/2007 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea onetsi ondoren –urriaren 25eko 15/2010 Foru Legearen bidez partzialki aldatu zen gero–, bost urteko indarraldiaren ondoren, aurkitzen gara kidego bati, Nafarroako polizien kidegoari, egokituko zaion aldaketa bat egin beharrean, hain zuzen ere kidego hori bizirik dagoelako eta etengabeko bilakaeran dagoelako, gizarteak bizi dituen aldaketen ondorioz. Hori dela eta, beharrezkoa da kidego horren erregulazioa egokitzea.

Erreformaren xedea da, era berean, 15/2010 Foru Legean jasotako zenbait xedapen gauzatzea, horretarako legegintza-bultzada emanez, eta barrenean sartuz negoziazio kolektiboan lortutako akordioak; izan ere, egungo egoera dela eta, litekeena da akordio horiek bertan behera uztea, langileek beren eginkizunari berezko zaizkion eskubideen aitorpena dela-eta lortutakoak ahaztuta.

8/2007 Foru Legearen egiturari eutsita, aldaketa honek kidegoen eta haiek osatzen dituzten kideen definizio hobea lortu nahi du, aintzat hartuta batera bizi direla horiek gure erkidegoan, bereki gisa. Aldaketa horrek ez die eragiten, funtsean, Nafarroako polizia kidegoen izaerari eta eginkizunei, izaera zibileko kidego armatu diren aldetik, beren eginkizunetan ari direnean herritarren eskubide eta askatasunen alde jarduten dutenak eta segurtasun publikoa ziurtatzen dutenak, haien arteko eta gainerako segurtasun indar eta kidegoekiko lankidetza egokia eta leialtasuna mantenduta.

Aldaketa horren xedea da, izenburuak dioen eta muinak nahi duen moduan, polizia-eginkizunak eta eginkizun horiek gauzatzen dituzten funtzionarioak arautzea. Horrek eginkizunak betetzeko antolamenduaren aldaketa ekarriko du, behartuko duena zerbitzu-ematearen plangintza egokiago eta efizienteagoa egitera, herritarren segurtasunaren murrizketarik gabe eta lehen urrats gisa, poliziaren garapen integral eta osorako erreferente izanen den polizia bat lortzeko bidean.

Era berean, aldaketak sartu dira tokiko polizia kidegoak sortzeko betekizunetan, eraginkorrak izan daitezen, kopurua eta populazioa kontuan hartuta. Kontuan hartu beharko da, eginiko aldaketak gorabehera, prestatu ahal den tokiko mapa berrian polizia-antolamenduari buruz egiten den egokitzapena, buruz egiten diren aldaketak, beharrezkoak ez diren kontraesanak saiheste aldera.

Aldaketak egin dira bai kidego horietan sartzeko betekizunetan, bai igotzeko promozioan; hala, epaitegiek beste kidego batzuetarako ezarritakora gehiago egokitzen dira, eta kidego horietarako promoziorako lehen zeuden zenbait muga kentzen dira, eta horrekin Nafarroako polizia kidegoen arteko mugikortasun handiagoa, eta mugatua, ahalbidetzen da.

Ordainsariei buruzko zatia xehetasun handiz arautzen da. Araubidea egokitu egin da, kontzeptuei dagokienez, eta funtzionarioentzat, oro har, ezarritakoetara moldatu da. Halaber, portzentajeak ezarri dira haren aplikaziorako.

Lege-zehaztasun horren arrazoia da Gobernuak ez duela ezer egin 15/2010 Foru Legean jasotako agindua, kategoria bereko ordainsarietan dauden desberdintasunak murriztekoa, betetzeko, bai eta urteetan zehar lortutako akordio kolektiboak errespetatzea ere; izan ere, ekonomikoki asalduzkoak diren garai hauetan ezabatuak izan daitezke, langileen eskubideekiko inolako begirunerik gabe.

Ordainsarien araubide berriak egoera ekonomikoarekiko errespetu osoa gordetzen du; izan ere, egiten dena da poliziari bere osotasunean esleitutako zenbatekoa hobeto banatzea, baina inolaz ere handitu gabe. Horri dagokionez, nabarmendu behar da kontuan hartzekoa dela gure polizia funtzionarioak direla okerren ordainduak, Estatuan jarduten duten autonomia erkidegoetako poliziekin alderatuta, nahiz eta gizarterako eta segurtasun publikorako onurak berberak diren.

Ez da alde batera uzten haien lana aitortzearen eta pixkanaka haien homonimoekin parekatzearen xedea, baina ez da egungo egoeraren aurka arautzeko unea; bai, ordea, gure erkidegoan herritarrentzat eginkizun berberak betetzen dituztenen artean ordainsari parekatuagoak dituen kidego bat izateko beharrizanari erantzutekoa. Hori guztia egiten da lege batek egin behar duen moduan; hau da, oinarriak finkatzen dira, geroago Gobernuak bere aplikatze-ahalmenak erabil ditzan horien gainean.

Azkenik, diziplina-araubidea aldatu da, eta modu zehatzagoan arautu dira hutsegiteak, gainerako funtzionarioei aplikatzen zaien araubidearen antzera eta polizia eginkizunaren berezitasunetara egokituta, izaera zibila duten gainerako kidego armatuetan bezala. Horrela, dagoen araubidea hobetzen da, modu zehatzagoan finkatu ahal baitira aplikatzekoak diren tipo desberdinak, eta, aldi berean, berme gehiago ematen zaizkio kasu bakoitzean aplikatzekoak diren zehapenak ezartzeko prozedurari.

Artikulu bakarra.–Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen honako agindu hauek testu hau izanen dute aurrerantzean:

Bat. 4. artikuluari p), q), r) eta s) letrak gehitzen zaizkio.

“p) Nafarroako polizien kidegoek uneoro beteko eta betearaziko dituzte Nazio Batuen giza eskubideen inguruko hitzarmen nagusiak, bai eta Nazio Batuek egindako legea betearazteaz arduratzen diren funtzionarioentzako adierazpen eta printzipio-multzo ugariak ere. Halaber, Nafarroan indarra duen antolamendu juridikoa bete eta betearaziko dute.

  1. Nafarroako poliziek, beren eraketan eta jarduteko moduan, Poliziarentzako giza eskubideen arloko araudi eta jardunbidea onartuko dute. Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak aldarrikatutako agiria da, New Yorken eta Genevan 2003an sinatua eta poliziarentzat interes berezikoak diren giza eskubideei buruzko gaiak biltzen dituena; esate baterako, ikerketak, atxiloketa poliziala eta indarraren erabilera.

  2. Atxiloturik dauden edo zaintzapean dituzten pertsonen bizia eta osotasun fisikoa begiratuko dute, eta haien ohorea eta duintasuna errespetatuko. Horretarako, polizia-etxeek, ziegek eta galdeketa-gelek bideo- eta soinu-sistemak eduki behar dituzte. Kasuko epaileek eskatu ahalko dituzte haien grabaketak, atxilotuek salaketarik aurkeztuz gero.

  3. Nafarroako polizietako kideak diren agenteek ezin izanen dute aurpegia estali herritarren segurtasuneko kontuetan inplikatutako pertsonei errekerimenduak edo ohartarazpenak egiten dizkietenean, salbu eta erregelamendu bidez ezarritako kasuetan. Halaber, uneoro erakutsi beharko dute beren polizia-identifikazioa”.

    Bi. 5. bis artikulua sortzen da.

    “5. bis artikulua. Herritarrekiko harremanak.

    1. Nafarroako poliziek herritarrak artatzeko bulego bat edukiko dute, non, salaketak hartzeaz gainera, herritarren kexak eta eskariak ere jasoko dituzten. Bulego hori izanen da haiei erantzuteko erantzukizuna izanen duena.

      Foruzaingoaren edozein polizia-etxetan salaketak, kexak eta polizia-zerbitzua hobetzeko iradokizunak aurkeztu ahalko dira.

      Kexa eta iradokizun guztiak, haien erantzunak eta haien jarraipena erregistratuko dira, Nafarroako polizietan ezartzekoak diren ekintzak edo neurriak eskatu badira.

      Segurtasun publikoaren arloan eskuduna den Departamentuari kexa eta iradokizunen eta haien erantzunen eta jarraipenaren berri emanen zaio, erregelamendu bidez ezatzen den moduan.

    2. Herritarrekin harremanetan jarduteko eta herritarra artatzeko arauei buruzko eskuliburu edo prozedura bat garatuko da, eta polizia guztiek hura bete beharko dute”.

      Hiru. 5. ter artikulua sortzen da.

      “5. ter. artikulua. Nafarroako polizien arteko harremana.

    3. Foruzaingoak zentralizatuko du tokiko polizientzako goranzko nahiz beheranzko polizia-informazio guztia.

      Foruzaingoak udal bakoitzari emanen dio bere udalerriari buruz daukan informazio guztia.

      Tokiko poliziek beren udalerriari buruzko polizia-informazio guztia emanen diote Foruzaingoari.

    4. Polizia-ikerketan diharduten tokiko poliziei babesa, informazioa edo beste edozein gisatako laguntza poliziala emateko eskari guztiak Foruzaingoaren bitartez eginen dira beti. Foruzaingoak, bidezkoa bada, eskari hori Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei bidaliko die.

    5. Foruzaingoak lankidetzan jardunen du tokiko poliziekin, beharrezkoa denean haien zerbitzuak osatuz”.

      Lau. 11. artikuluko 1. idatz-zatia.

      “1. Nafarroako Foruzaingoko kideek, lanean dihardutela, uniformea jantziko dute beti. Organo eskudunak ezarriko du, arrazoiak emanda, zein unitatek edo kidegoko kidek beteko dituzten beren eginkizunak arauzko uniformea jantzi gabe, zerbitzuak halakorik eskatzen duenean. Herritarrek eskatzen dietenean, beren identitate profesionala erakutsiko dute, polizia-eginkizunetan ari direla.

      Foruzaingoko buruak arauzko arma eramateko betebeharretik salbuetsi ahalko ditu uniformea daramatenak eta ez daramatenak, kasuko inguruabar berezien arabera”.

      Bost. 11. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzen zaio.

      “3. Eremu mistoan eta eremu euskaldunean dauden Foruzaingoaren polizia-etxeei atxikitako polizien uniforme guztiek, bai eta ibilgailu eta instalazioek ere, errotulu elebidunak izanen dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, elementu horietako toki ikusgarrietan eta antzeko tamainako karakterrekin, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 28/1986 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz”.

      Sei. 17. artikuluko 1. idatz-zatia.

      “1. Zazpi mila bizilagun eskubidedun edo gehiago dituzten Nafarroako udalek beren tokiko poliziak sortuko dituzte, salbu eta 4. idatz-zatian aipatzen den hitzarmena sinatzen badute”.

      Zazpi. 19. artikuluko 1. idatz-zatia.

      “1. Udaltzaingoa, albienteen kidegoa edo udal agenteen kidegoa duten toki entitateek edota halako kidegorik izan ez eta sortu behar dutenek zilegi izanen dute aldi baterako langileak kontratatzea, udaltzain laguntzailearen izenarekin eta araubide administratiboan, udaltzainen eginkizunen eraginkortasuna helburu, plantilla organikoari udaltzainen absentismoak edo aldi baterako hutsik dauden lanpostuen kopuruak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR