146/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez ebazten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia Nafarroako Foru Komunitatean (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 146/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez ebazten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia Nafarroako Foru Komunitatean (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa. Irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenari buruzko plan tekniko nazionala onetsi zen, eta hartan ezarri zen zein ziren Nafarroako Foru Komunitateak esleitu beharreko irratien ezaugarri teknikoak eta kokapen ezaugarriak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa. Hiru horiek dira administrazio zentralak Nafarroarako aurreikusi dituen guztien artean adjudikaziodunik ez duten bakarrak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 7ko 20E/2020 Foru Aginduaren bidez, abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduan atzemandako akats bat zuzendu zen.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 125/2020 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa ebazteko epea beste sei hilabetetan luzatu zen.

Eta Nafarroako Gobernuaren 2021eko apirilaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, partez baietsi ziren Fundación Disdirak eta Asociación Apicek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 26an emandako 282E/2019 Foru Aginduaren aurkako errekurtsoak), eta funtsean balorazio ekonomikoa kendu zen lehiaketak ezarritako berdinketa hausteko irizpideen artetik.

Iruñeko lizentziarako, honako pertsona fisiko edo juridiko hauek aurkeztu zituzten eskaerak: 97.2 FM Comunicación SL, Agrupación Radiofónica SA, Unedisa Comunicaciones SLU, Ser SL, Radio Blanca SA, Radio Popular SA, Abian Media SL, Uniprex SAU, Eusko Media SL, Tierra Estella Comunicación SL, Radio Amanecer SA, Nacap Comunicación y RRPP, S. Microcoop, Producciones 948 SL, Asociación Ática, Asociación Ápice, Asociación Pausumedia eta Jesús Martín Moro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR