14/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 14/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak. Martxoaren 24ko 22/2021 Foru Dekretuaren bidez, Vianako Printzea Kulturaren Saria arautu zen. Haren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan nabarmentzen diren pertsona edo erakundeek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kulturaren bultzatzaile eta sustatzaile gisa.

Foru dekretu horren 4. xedapena betetzeko, bidezkoa da Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2023ko edizioaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa onartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2023ko edizioaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean ageri direnak.

2. 20.000 euroko gastua baimentzea, "Vianako Printzea Saria" izeneko A20000 A2000 2268 334100 partidaren kargura, 2023ko gastu-aurrekontutik.

3. Foru agindu hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Foru agindu hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 15ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

2023KO VIANAKO PRINTZEA KULTURAREN SARIAREN OINARRIAK

1.–Sariaren xedea eta zuzkidura.

1.1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan nabarmentzen diren eta Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakundeek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kulturaren bultzatzaile eta sustatzaile gisa.

1.2. Saria 20.000 eurokoa da, eskudirutan.

2.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

2.1. Proposamenak posta elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, premioprincipedeviana@navarra.es helbidearen bitartez.

Proposamenak, orobat, Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan aurkezten ahalko dira (Navarrería kalea 39-1.a, 31001 Iruña), edo posta ziurtatuaren bidez, posta-helbide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR