14/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 12koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 14/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 12koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2022RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO ABENDUAREN 29KO 18/2021 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legeak indarra hartu zuenetik, nabarmen garestitu dira argindarra, gasa eta erregaiak. Hortaz, sektore horietako prezioen igoera handia dela eta, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horietarako aurreikusitako kredituak ez dira nahikoak. Hala bada, gastu horiei lotutako partidetara kreditu gehigarriak bideratzeko, proposatzen da laugarren paragrafoa gehitzea 5. artikuluan, modu horretan zabalgarritzat jotzeko gastu horietako kode ekonomikoak dauzkaten departamentu guztietako gastu partidak.

Orobat, 5. artikuluan bertan, beste partida zabalgarri bat gehitu behar zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida zabalgarrien zerrendari: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko proiektuen jarraipenari lotutako partida bat. Izan ere, plan horretarako funtsak ez daude itxita eta aurreikusten da ekitaldian zehar handitzea, Estatuak transferitu ahala onartzen diren proiektuetarako.

Bestalde, abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen 14.5 artikuluan ezarri zen 123 milioi eurokoa izanen dela sozietate publikoek ematen dituzten maileguen gehieneko arrisku bizia. Datu hori kalkulatzeko, amaitzen den ekitaldiko abenduaren 31n sozietate publikoek emandako maileguen (zenbatespena) arrisku biziari buruzko datuak jasotzen dira, eta hurrengo ekitaldirako eman beharreko zenbatekoa gehitzen da.

Sozietate publikoek emandako datuetan akats bat zegoen, eta 20 milioi euro kontabilizatu gabe geratu ziren; hortaz, Aurrekontuen Foru Legean ezarritako kopurua ez zetorren bat errealitatearekin.

Horregatik, xedatutakoa aldatu behar da, eta finkatu 2022rako ematen dituzten maileguen gehieneko arrisku bizia 143 milioi eurokoa izanen dela.

Halaber, ikusi da komeni dela langileen arloko xedapen gehigarri bat sartzea; zehazki, koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuari buruzkoa.

Halaber, Kultura eta Kirol Departamentuko partida baten izena aldatu behar da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR